10-03-2026 Martes, semana -
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 8 )
 

Barriak

Etiquetado como: Gazteak

10.04.2023

Parte hartu gura dozu lan-kanpamentuan, Basauriko kartzelan?

Apirlaren 28tik maiatzaren 1era, lan-kanpamentua egingo da Basauriko kartzelan, 20 eta 64 urte bitartekoentzat. Kartzela Pastoraltzak sustatzen dau esperientzia hau, "bazterketaz jantzitako eremuan Jainkoagaz bat egiteko". Arduradunen esanetan, "Kartzela, baztertuek, inork maite ez dituanek aurpegia daben eremua, leku bikaina da Jesukristoren Jainkoagaz bat egiteko". Gehiago …

05.04.2023

250 gazte inguruk parte hartuko dau egunotan Pazkoetan, Berrizen eta Bilbon

Berrizen eta Bilbon ospatuko dira egunotan Eleizbarrutian 14 urtetik gorako gaztetxo eta gazteentzako antolatu diran Pazkoak. Hamazortzi urtetik gorakoentzako proposamena be aurkeztu da. 

27.03.2023

500 gazte inguruk BIka Eguna ospatu dau Bilbon

"Jesusen antzera, arraunean itsaso zabalera" goiburuaren haritik batu zan atzo, III-VII Bilboko bikaritzetako10 eta 18 urte bitarteko 500 gaztetxo eta gazte inguru, Artxandape Pastoral Barrutian (PB) -aurtengo gonbidatzailea., Bika Eguna ospatzeko. Datorren kurtsoan, San Inazio Pastoral Barrutiak (PB) hartuko dau ardura hori.

22.03.2023

Bilboko bikaritzetako gazteen topaketa datorren domekan

Gure Eleizbarrutian, 10 eta 18 urte bitarteko gaztetxo eta gazteen topaketei deitzen jake "BIKA EGUNA". Domekan ospatuko da III-VII bikaritzetako (Bilbao) 'Bika eguna'. Antolatzaileen esanetan, "ospatzeko eta jostatzeko eguna da; Bilboko hainbat lekutako gazteak batuko dira eta askotariko jarduerak egingo dabez alkarregaz".

20.03.2023

400 jóvenes Bika Egunean, Gernikan

"¡MEJOR con Jesús!/Jesusegaz HOBE!" goibubuaren haritik, 400 gazte inguru batu zan zapatuz Gernikan.

20.03.2023

'Effeta' topaketa, agurra eta konpromisoa, asteburuan

Asteburuan, 'Effeta' gazteen erretiroaren VIII. ekitaldia ospatu da Zornotzan. Eta Gernikan, gotzaina buru izan zan klaratar monjen alkartearen agurreko Eukaristian. Berrizen, bestalde, hainbat senar-emaztek ezkontzako agintzariak barritu ebezan. 

17.03.2023

Gernikan, inguruko gazte katolikoen biltzarra

Bihar -martxoak 18, zapatua- Arratialdeko, Lea-Artibaiko, Busturialdeko eta Durangaldeko gaztetxo eta gazteen eta herrialdeko eskauten taldeetako gaztetxo eta gazteek urteera izango dabe. Biltzarra San Fidel Eleizbarrutiko ikastolan eta Mesedetako Ama ikastetxean egingo da eta, 'Jesusegaz hobe' goiburuaren haritik, 400 gazte inguru batuko dala uste dabe.

07.03.2023

130 gazte VI. bikaritzako konbibentzian

Joan dan asteburuan, VI. bikaritzako gaztetxo eta gazteen hainbat taldek konbibentzia egin dau josefinoek Orduñan daukien ikastetxean.

03.03.2023

Heziketa eskaut mobimentuko begiraleentzat

Euskalerriko Eskautak Bizkaia (EEB) mobimenduko begiraleak batuko dira bihar, zapatua, aisialdiko hezitzaile boluntario lez hezten jarraitzeko. Saioa jesuitek Indautxun daben ikastetxean ospatuko da, 300 gazte ingururen partaidetzagaz. 

15.02.2023

"Batzuetan, Eleizak eta gazteek hizkuntza desbardinak darabilguz eta ez dogu alkar ulertzen"

Atzo -martitzena- Toño Casado Salamancako abadeak jardun eban Bilboko Corpus Christi parrokian, "Jomuga dogun Eleiza" hitzaldi sailean. "Abian dan Eleizak batez be gazteenei eskaintzen deutse arreta" gaiari buruzko berbaldia eskaini eban. Hizlari bikaina izanda, hasiera-hasieratik erakarri eban jentearen arreta. Berba-jario ederraz, originaltasunez eta musikaz baliatuz …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1965 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
09.06.2025

Gernikako lehenengo jaunartzeetan 2.437 € batu dabez Kenyako haurtzaindegietarako

Gernikako parrokietan ospatu diran lehenengo jaunartzeetan batutako dirua monja marianitek Kenyako Kaikorren eta inguruko herrietan kudeatzen dabezan haurtzaindegietara bialduko da.

08.06.2025

Astekoak, asteko barrien laburpena

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
07.06.2025

Monica Melcovak eta J. M. Pedrerok emongo deutse amaiera "Bilbao hiria" organo-jaialdiari

"Diego de Amezua" Organoaren Bizkaiko Adiskideen Alkarteak antolatzen dauan 'Bilbao hiria' organo-jaialdiaren 2025eko ekitaldiko azken kontzertua ospatuko da gaur iluntzeko 20:00etatik aurrera, BIlboko San Felicisimo eleizan. Sarrera doan, leku guztiak bete arte.

06.06.2025

Gandarias Etxea, familia-sarerik eta baliabiderik ez daben gazteentzako etxea

2018tik hasita, 18 herrialdetako 121 gaztek arreta jaso dabe Gandarias Etxean. Caritas BIzkaia erakundeak kudeatuta eta Carmen Gandarias fundazinoak lagunduta, Lan, Gizarte Kohesino eta Bardintasun sailak eusten deutso. Atzo egin zan zazpigarren urteurreneko ospakizuna eta burujabetzerako prozesuan dagozan gazteek euren esperientziak batera jarri ebezan erakunde-ordezkarien, gizarte erakundeen eta egitasmoaz arduratzen diran profesionalen aurrean. On Joseba Segura Bilboko gotzainak, Teresa Laespada Foru diputatuak, Elena Unzueta Caritas Bizkaia erakundeko zuzendariak eta Carlos Abuin 

06.06.2025

Lacilla S.M. taldeari emon deutse Enkarterri Hoberantz saria

LACILLA S.M. TALDEA izan da Enkarterri Hoberantz sariaren XXI. ekitaldian autorpena jaso dauan enpresa.Eleizbarrutiko ikastetxeak batzen dituan EBI sarean dagoan San Viator ikastetxeak eta Enkarterriko mankomunitateak banatezen dabe sari hau, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Enkarturrn, SPRIren, ADR Enkarterrialderen eta Enkarterri Groupen laguntzagaz. Eguen arrataldez egin zan sari-banaketa Galdameseko Loizaga torrean, Eleixabete Etxanobe Bizkaiko diputatu nagusia buru zala. Honek emon eutsan saria, Maite Jimenez Sopuertako San Viator ikastetxeko zuzendariagaz batera. Daniel Irazola Durangoko …

05.06.2025

Mª Jesus Beascoechea, "Vida Ascendente-Bizian Gora" mobimentuko presidente barria

Vida Ascendente–Bizian Gora mobimentuak kurtso amaierako ekitaldia ospatu eban atzo eta Basauriko taldeko kide dan Mª Jesus Beascoechea aukeratu eben mobimentuko eleizbarrutiko presidente. Azken zortzi urtez mandatu hau bete dauan Tomy Rodriguezen lekua hartu dau.

05.06.2025

Eleizbarrutiko hainbat erakunde eta gotzaina klasikoen irakurraldian

Bilboko Arriaga antzokian ospatze ari da klasikoen irakurraldi jarraituaren 18. ekitaldia. On Joseba Segura gotzainak eta eleizbarrutiko hainbat erakundek bat egin dabe euskeraren aldeko ekimen honegaz. Irakurraldia 14:00etan amaituko da eta aurton Bizenta Mogeli eskainita dago. Idazle honek Esoporen 50 elezahar itzuli ebazan 1804an eta 22 urte ebazala argitaratu eban bere lehenengo liburua euskaraz, lehenengo emakumea izan zalarik hori egiten. 

05.06.2025

Otxarkoagako ikasleen berbaldia rally solidarioari buruz San Bizente eleizan

Eleizbarrutiko ikastetxeak batzen dituan EBI sarean dagoan Otxarkoaga ikastegiko ikasle eta irakasleek berbaldia eskainiko dabe bihar -ekainak 6, barikua-, 20:00etan, Abandoko San Bizente Martiria parrokiako 'Bengo leku' lokaletan. Marokon ospatzen dan UniRaid rally solidarioaren 2025eko ekitaldian bizi izandako esperientziak batera jarriko dabez. 

04.06.2025

Eleizaren gizarte erakundeek 15 urte bete dabez kide barriakaz

Gaur ospatu da Bilboko eleizbarrutiaren gizarte erakundeen urteko batzarra. 15 urtez bizikidetza, alkarrizketa eta talde-lana sustatzeko balio izan deutsen eremua. Guztira, 25 erakundek parte hartu dabe batzarrean -iaz baino bi gehiago- Bosko Taldeak eta San Nikolas Zabalik erakundeek bat egin dabe-eta. Otoitzagaz emon deutse hasiera saioari, kide barriak aurkeztu dabez eta, ondoren, Bilboko gotzainak Bizkaiko Eleizaren erronken inguruan gogoeta egin dau. Taldeka banatuta eretxiak batera jarri dabez eta, azkenean, talde handian alkarrizketa izan da. 

04.06.2025

Kurtsoaren hasierako ekitaldi berezia osptuko da Elorrioko basilikan

Irailaren 27an, pastoral kurtsoaren hasiera ospatuko da. Ekitaldi berezia egingo da horretarako, izan be, Elorrioko basilika jubileu-tenplu bihurtuko da egun horretarako, horrek dakarren guztiagaz. Beste alde batetik, 2025-26 kurtsoan emongo jake amaiera 75. urteurreneko ekitaldiei. Azaroaren 9an, Eleizbarrutiaren Egunez, amaierako ekitaldia ospatuko da Santiago katedralean, 19:00etan. Gertuen dagoan jarduerarik nabarmenena, Bilboko eleizbarrutiaren 75. urteurrena dala-eta osptuko dan BizkaiBira da, ekainaren 25etik uztaiaren 13ra Bizkaia zeharkatuko dauan ibilaldia. Gehiago jakiteko: hemen.

Emaitzak orrialdeka