Barriak
Etiquetado como: Gazteak
Asteburuan, kurtso hasierako ekitaldiak, gazteria eta alkartasuna
Gotzainak batzar bi izan ditu gazteakaz asteburu honetan. Barikuz, Corpus Christi parrokiako gazte batzukaz alkartu zan eta aurkeztu eutsezan hainbat konturen inguruan jardun eban. Atzo, joan dan abuztuan Gazteen Munduko Egunean (GME) parte hartu ebenetako batzukaz alkaru zan Areetako Mesedetako Ama parrokian. Ekitaldi horreen eta asteburuko beste hainbaten barri emongo dogu:
Gotzaina eta GMEan parte hartu eben gazteak bihar alkartuko dira barriro
Abuztuaren 1etik 6ra ospatu zan Lisboan, Frantzisko AIta Santuak deituta, Gazteen Munduko XXXVIII. Eguna (GME) eta bertan. 280 gazte erromes inguru joan zan Eleizbarrutiko taldean. Barriro alkartzeko aukera izango dabe bihar -domeka-, 18:00etan, Mesedetako Ama parrokian (Areeta), On Joseba Segura gotzaina bertan dala. Antolatzaileek azaldu dabenez, batu eta bizipen eta …
Erakunde ugari boluntario jardunari lotutako azokan, Begoñako Andra Mari irakasle eskolan (BAM)
Beste urte batez, Begoñako Andra Mari Irakasle Eskolako (BAM) pastoral eta unibertsitate-hedapenerako sailetik boluntario lanari lotutako azoka antolatu dabe, Bizkaia Gara dalakoagaz batera, arduradunen esanetan, "partaidetza eta alkartasuna sustatzeko eta heziketa alkarteari boluntarioen lanaz baliaten diran erakundeek garatzen daben lana ezagutzera emoteko. Gainera, …
"Gazte askorentzat, egun ahaztezinak izango dira"
Eguaztenez abiatu zan Portugalerantz Bilboko Eleizbarrutiko gazteen lehenengo taldea -60 lagun-, abuztuaren 1etik 6ra Lisboan ospatuko dan Gazteen Munduko Egunaren (GME) XXXVIII. ekitaldian parte hartzera. Egunotan, Frantzisko Aita Santuak deituta ospatuko dan ekitaldi nagusiaren aurretik, "Egunak Eleizbarrutietan" (EE) deitutako jarduera ospatzen dihardue eta mundu osoko …
Jaione Lopez misiolaria heldu da Filipinetara "gogotsu eta itxaropentsu"
Jaione Lopez atzo arratsaldez heldu zan Manilara (Filipinak), datozan urte bietan bizi izango dan lekura eta hauxe adierazo eban lur hartzeaz batera: "zoriontsu, bidaia luzearen osean helmugara iritsi eta alkarte abegitsuaren harreragaitik. Gogotsu eta itxaropentsu eta euren kultura ezagutzeko irrikaz". Benetan, Euskal Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrena ospatu izan dan …
Laura Pascual eta Unai Torrescusa, Bolivian, "misino-esperientzia" bizitzen
Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuko kide diran Laura Pascual eta Unai Torrescusa Errekaldeko gazteak aste honetan joan dira Boliviako El Altora, Adsis komunidadearen eskutik misino-esperientzia bizitzera. Urduri joan dira, "baina zoriontsu, emoteko eta ikasteko aukera honengaitik". Izan be, udako esperientziak beti dira joan-etorriko, emon eta jasotzeko …
Jardueraz betetako uda VI. bikaritzako gazteentzat
Ekainaren amaieratik hasita, VI. bikaritzako gazteek udako hainbat jardueratan parte hartzeko aukera izan dabe -emon izan dogu batzuen barri bide honetatik...-. Erandio-Astrabuduako Ekintza Katolikoa eta Sopelako Elaiak taldea izan ziran goiztiarrenak eta, esate baterako, lehenengoak ekainaren 26tik uztailaren 2ra Santibañez de Zarzagudan (Burgos) izan ziran konbibentzian eta …
GMEan parte hartuko daben gazteak hasi dira Portugalera iristen
Atzo -eguaztena- abiatu zan Portugalerantz Lisboan, abuztuaren 1etik 6ra, ospatuko dan Gazteen Munduko Egunaren XXXVIII. ekitaldian Bilboko Eleizbarrutitik parte hartuko dabenen lehenengo taldea. Frantzisko Aita Santuak deituta ospatuko dan ekitaldi nagusiaren aurretik "Egunak Eleizbarrutietan" (EE) deitutako jarduera ospatuko da eta mundu osoko gazteak Portugaleko …
Argozao eta Inurri eskaut taldeak bueltatu dira Rabaten boluntario lana egin ondoren
IV. bikaritzako Argizai eta Inurri eskaut taldeetako hogeta zazpi lagunek prozesu migratzaileen eta erlejinoen eta kulturen arteko hartu-emonen ingurukoak landu izan dabez kurtso osoan. Orain, Rabatetik bueltatu dira, Marokoko uriburuko Lalla Meriem umezurtz-etxean eta Ekialde-Mendebaldea Fundazinoan boluntario lez jardun ondoren. Taldekideen erdiak umezurtz-etxeko ahalmen …
Eleizbarrutiko ordezkaritza Gazteria Ikasle Katolikoa mobimentuaren (JEC) batzar nagusian
Ekintza Katoliko Espezializatuko gazte eta ikasle mobimentuko (JEC) militanteek -14 eta 30 urte bitarteko gazteak- gaurtik hilaren 30era arte, "Tenplu gara: zaindu daigun, zaindu gaitezan" goiburuaren haritik, Malagan ospatuko dan batzar nagusian parte hartuko dabe. Bilboko Eleizbarrutitik, mobimentuko hainbat kide joango da, esate baterako, Maitane Campos presidentea eta …
Omenaldia Elorrioko abade lez 50 urte bete dituan Juanito Gallastegiri
Bihar -ekainak 21, zapatua- omenaldi beroa egingo deutse Juanito Gallastegi abadeari Elorrioko Sortze Garbia parrokian, 50 urte bete bertako eleiztarren zerbitzuan. Ordu batean, Eukaristia ospatuko da Juanito bera buru dala, eta jaunartzearen ostean, agurrak eta ezustekoak izango dira Gallastegirentzat.
Bilboko abadegaiak Iruñan prestatuko dira
irailaren 1etik aurrera, Bilboko eleizbarrutiko abadegaiek Iruñako seminarioan egingo dabe heziketa. Carlos Olabarri Ministerio Ordenaturako Idazkaritzako zuzendaria Bilboko seminarioko hezitzaileen taldean sartuko da eta astean egun bitan abadegaiakaz izango da Iruñan, heziketan laguntzen.
Bihar amaituko da BizkaiBiran izena emoteko epea
Bilboko eleizbarrutiak antolatuta Bizkaian zehar, 19 etapatan, 300 kilometrotik gora burutuko dituan aparteko esperientzia hau ekainaren 25ean hasiko da. Bihar amaituko da jarduera honetarako beren-beregi sortu dan aplikazinoaren bidez etapa baten edo hainbaten izena emoteko epea. Maria Manrique batzorde antolatzaileko kideak dei egin dau app-a jatsi eta espiritualtasuna, izadia eta bategitea buztartuko dituan ekimenean parte hartzeko.
Caritasen deialdia gaur arratsaldez, Portugaleten, Maitasunaren Egunean parte hartzeko
Cáritas Bizkaiak Maitasunaren eguneko ekitaldia ospatuko dau gaur arratsaldez Portugaleten. Boluntarioei eta laguntzaileei eskainitako jarduera hau Gorpuzti-egunez (ekainak 22, domeka) ospatzen dan Maitasunaren Eguneko kanpainaren bezperetan izango da urtero lez. Atzo -eguaztena-, Caritasen 2024ko oroitza-txostena aurkezteko agerraldian, Elena Unzueta erakundeko zuzendariak ekitaldian parte hartzera deitu eban jentea: "oraingoan, bidean alkarregaz goazala eta bide honek laguntzen doguzan pertsonei itxaropena eroatera eta euren errealitatea aldatzera garoazala gogoratuz".
Caritas Bizkaiak 12.000 lagunetik gora artatu ebazan 2024an
Caritas Bizkaia erakundeak gaur goizean aurkeztu dau 2024ko oroitza-txostena. Besteak beste zera nabarmentzen da txostenean: erakundeak 2024an 12.000 lagun baino gehiago (%52 emakumeak) artatu dauala. Laguntza-eske hurreratzen jakezan pertsona horreek egoera gero eta korapilatsuagoak bizi dabez zihurgabetasunaz eta behin-behinekotasunaz bustitako gizarte testuinguruan. Lurralde Historiko osoan 1.700 boluntario ingururen (%78 emakumeak) laguntzagaz garatu izan dabezan 249 egitasmoren bidez eskaini dabe arreta hori.
Ospitaleetako taldeen eleizbarrutiarteko batzarra Gasteizen
Atzo -ekainak 17, martitzena- ospitaleetako AEEZ taldeek (Arreta Erlijioso eta Espiritualerako Zerbitzua) eleizbarrutiarteko batzarra egin eben Vitoria-Gasteizen.
Alberto Jaimez diakonoa, Teologian doktore
Joan dan astelehenez, Alberto Jaimez Bilboko eleizbarrutiko diakonoak «Asombro, reverencia y sobrecogimiento, Teología Natural en la obra divulgativa del astrónomo Carl Sagan» izenburudun doktorego-tesia defendatu eban Gasteizko Teologia-fakultatean. Jose Angel Echeverria Dk. Jn. buru zala, honako honeek osotu eben lana ebaluatu eban epaimahaia: Miguel Ramon Viguri Dk. Jn. (tesiaren zuzendaria), Manuel Heredia Dk. Jn. (Fakultateko zentsorea Gasteizen), Fernando Susaeta Dk. Jn. (Fakultateko zentsorea Burgosen) eta Sara Lumbreras Dk. And. (Comillaseko Unibertsitatekoa).
Jesusen BIhotzaren maitasunari buruzko berbaldia Karmeneko Ama parrokian
Jesusen Bihotzaren Andra Mariaren Semeen Ermandadeko aita nagusia dan Jose Maria Alsina Casanova abadeak berbaldia eskainiko dau bihar Frantzisko aita santuaren Dilexit Nos. Bihotzaren bidea entziklikaren inguruan. Autonomia-Indautxu Pastoral Barrutiak antolatutako berbaldi hau Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian izango da 19:30etan.
Nerea Melgosa sailburua, Otxarkoaga ikastegian
Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikorako sailburuak eleizbarrutiko ikastetxeak batzen dituan EBI sarean dagoan Otxarkoaga ikastegia bisitatu dau gaur goizean. Ekitaldian, Loturak zabaldu egitaraua ezagutzera emon dau. Euskadin, batez be gazteen artean, migrazino-prozesuen eta kultur aniztasunaren inguruan sentiberatasuna biztea da sailak 60.000 euroz hornitzen dauan egitarau nonen helburua.
Gotzaina Gotzainen Batzarreko Batzorde Iraunkorraren batzarrean
Bilboko gotzainak Gotzainen Batzarreko Batzorde Iraunkorraren batzarrean parte hartzen dihardu, Madrilen. On Joseba Segura gotzaina Misinoetarako eta Elizakazko Lankidetzarako gotzain batzordeko presidentea da 2024ko martxotik eta, ondorioz, Batzorde Iraunkorreko kide da. 2024-2028 agintaldirako Batzorde Iraunkor hau 25 kidek osotzen dabe: Batzorde Eragileko kideak, gotzain batzordeetako presidenteak eta aurreko karguetan ez dagozan metropoli-artzapezpikuak.



