Barriak
Etiquetado como: Zuzeneko emonaldia
On Joan Maria Uriarte gotzainak 90 urte bete ditu gaur
Gaur, ekainak 7, On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratuak 90 urte bete ditu. Zorionak! 1976 eta 1991 bitartean, On Joan Mari Uriarte Bilboko Eleizbarrutiko gotzain laguntzaile be izan zan eta etzi autorpena egingo deutso. Eguerdiko 12:00etan, esker oneko Eukaristia ospatuko da Begoñako basilikan, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru dala eta zuzenean web …
Barikuz, Urrezko eta Zidarrezko ezkontza-ezteguak Begoñan
Datorren barikuz, ekainak 9, Bilboko Eleizbarrutiak Urrezko eta Zidarrezko ezkontza-ezteguak ospatuko ditu, 18:00etan, Begoñako basilikan. Ignacio Fernandez seminarioko errektore eta Begoñako parrokoa buru dala ospatuko da web orrialde honen bidez zuzenean emongo dan Eukaristia. Fran Albala Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzaren barruan dagoan familia eta helduen …
Abadegintzaren urteurrenen ospakizuneko irudiak
Atzo -ekainaren 1a, eguena- abadegintzaren urteurrenak ospatu ziran, urtero lez, Begoñan. Abadegintzaren Platinozko Ezteguak (70 urte), Diamantezkoak (60 urte), Urrezkoak (50 urte), Zidarrezkoak (25 urte). Gainera, eleizkizunean bertan, aparteko autorpena egin jakon Bizkaiko abadeen artean zaharrena dan Jose Angel Ubietari.
Abadegintzaren urteurrenen ospakizuna, zuzenean
Gaur, ekainak 1, Jesukristo gure Jaun eta Abade Nagusi eta Betierekoaren egunez, abadegintzaren urteurrenak ospatuko dira.
Eleizbarrutiak mahaia sustatu AAren erabilera etikoa eragiteko komunikabideetan
Kultur Erakundeen BIlboko Eleizbarrutiko Mahaiak antolatu eta atzo -eguaztena-, goizez Euskalduna jauregian eta arratsaldez Barria eraikineko lokaletan ospatu zan "Komunikazinoa eta Adimen Artifiziala (AA)" gaiari buruzko jardunaldian, hainbat komunikabide (Berria, El Correo, Radio Bilbao Cadena Ser, COPE Bilbao, Radio Popular, Bizkaia Irratia), Euskal Eleizbarrutietako …
Adimen artifizial eta humanismoari buruzko mahai-ingurua, zuzenean
Goizeko 11:30etatik aurrera zuzenean emongo da Euskalduna jauregitik komunikazino, eleiz, zientzia, filosofia eta heziketaren arloko adituen partaidetzagaz ospatuko dan ekitaldia.
Eguenez, abadegintzaren urteurrenak Begoñan
Komunikazinoari buruzko ekitaldian parte hartzerik nahi?
Frantzisko Aita Santuak gizarte komunikabideen egunerako idatzi dauan mezua oinarritzat hartuta, datorren eguaztenez, maiatzak 31, 17:00etatik 18:30etara, batzar-solasaldia ospatuko da Josep Lluis Mico Blanquernako Ramon Llul komunikazino-fakultateko dekanoagaz eta Leticia Soberon komunikazinorako Vatikanoko dikasterioko kideagaz Barria eraikineko aretoan (Plaza Barria, 4). …
Autorpena Jose Angel Ubieta Eleizbarrutiko abaderik edadetuenari
2022-2023 pastoral ekiturte honen amaieran, eleizbarrutiko hainbat kideren abadegintzaren urteurrenak ospatuko doguz. Aurton, 1953an abade egin ziranek Platinozko Ezteguak ospatuko dabez. 1963. urtean abade egin ziranek Diamantezko Ezteguak, 1973. urtean abade egindakoek Urrezko Ezteguak eta 1998. urtean ordenatutakoek Zidarrezko Ezteguak. Ospakizuna ekainaren 1an, eguenez, …
Urteurrena, jaia eta errogatiba Urkiolan
Datorren barikuz, ekainak 13, Urkiolako alkartean bizi zan Antonio Madinabeitia azken misiolariaren heriotzaren urteurrena ospatuko da. Aurton, Felix Moreno eta bere emazte Kontxik, Abade-etxearen zaindariek gogoan izango dabe bizilagun izan eben Antonio.
Gau Zurian, katedraleko eleizpea musikaz blai
Datorren zapatu eta domekaz, Santiago katedraleko eleizpea musikaz beteko da 'Gau Zuria´ dala-eta. Bilbao, arte, diseinu eta teknologia bidezko sortze-lanez beteko da uribilduaren 725. urteurrena ospatzeko. Ekainaren 13an, eskusoinuen Bilboko orkestra sinfonikoak, Bilbao Argia Otxotea, Deustotarrak, Garaizarko Matsorriak taldeek eta iralabarriko san antonio Koralak jardungo dabe. Zapatuz, Bilboko Koral Alkarteak eta San Anton abesbatzak abestuko dabe. Emonaldiak 20:00etan hasiko dira egun bietan. Barruko ekitaldiak doan dira leku guztiak bete arte.
Eleizbarrutian Sinodorako talde barria eratu da
Bilboko eleizbarrutian sinodo-seneko Eleizari buruzko sinodorako taldea barritu egin da. Sinodoko azken agiria argitaratu ondoren, bertan jasotako argibideak garatzea eta sustatzea izango da bere egitekoa. Hainbat errealitatetako ordezkariak sartu dira taldean eta atzo batzartu ziran lehenengo aldiz. Bilboko gotzainak eskatuta, aurrerantzean be Idoia Perez de Mendiola izango da koordinatzailea, 2021ean Frantzisko aita santuak bultzatutako prozesuaren hasieratik egien diharduan lanari jarraipena emonez.
Helsinkiko gotzainak jardungo dau abadeen urteurreneko ekitaldian
Datorren eguenez, ekainak 12, Jesukristo gure Jaun eta Abade Nagusi eta Betierekoaren Egunez, abadegintzaren urteurrenak ospatuko dira. Aurton, 1965ean abade egin ziranek Diamantezko Ezteguak, 1975ean ordenatutakoek Urrezko Ezteguak eta 2000ean abade egindakoek Zidarrezko Ezteguak ospatuko dabez. Eukaristia -eurakaz bat egin gura daben guztientzat zabalik-, 12:30etan ospatuko da Begoñako basilikan.
JOC Bizkaiaren batzar nagusia: azterketa, erronkak eta itxaropena
Atzo -domeka- ospatu zan Gurutzetako parrokian Kristau Gazteria Langilea (JOC) mobimentuaren kurtso amaierako batzar nagusia Bizkaian. Arduradunen esanetan, "bizi izandakoa aztertu zan, taldeek euren bizitzaren ingurukoak batera jarri ebezan eta gazte langileei fede, ekintza eta alkartetik lagun egiten jarraitzeko ilusinoa barritu genduan".
Belaunaldiarteko eguna San Frantzisko Xabier alkartean
Atzo -ekainak 8, domeka- Bilboko San Frantzisko Xabier parrokiako alkartearen eguna ospatu zan.
Ekintza Katoliko Orokorrak "EKO Eguna" ospatu eban Basaurin
Eguraldia lagun ebeza ospatu eban atzo Bizkaiko Ekintza Katolikoak (EKO-ACG) urteroko eguna: "EKO Eguna". Aurreikusitako egitarauari jarraituz. "Ekologistak martxan" alkarteko kide dan "Sagarrak" talde ekologistak gidatutako saioan, landare inbasoreek dakarrezan arazoen barri emon eutsien, ingurua garbitu eta espezie horreetako bat, hain zuzen be "Falopia Japonica" kentzera animatzeaz batera.
250 lagun inguru batu zan Portugaleten, alkartearen egunean
Portugalete Pastoral Barrutiak "Vivir con esperanza. Itxaropenez bizi!" goiburuaren haritik ospatu eban atzo, Mendekoste egunez, alkartearen eguna, Andra Mari ikastetxean, 250 lagun baino gehiago batu zalarik.
Giro ona Santurtzi PBko topaketan
Zapatu arratsaldez, Santurtzi Pastoral Barrutiak (PB) alkartearen jaia ospatu eban. Mendekoste bezperako ospakizunagaz bat eginez, Santurtzin Eleizaren agerpena adierazoteko eta ospatzeko alkartu ziran. Orain dala egun batzuk gogoratu eben PBaren eraketaren lehenengo urteurrena eta topaketa honetan esker ona adieratzo dabe denporaldi honetako ibilbideagaitik.
Tabira PBak Urkiolan ospatu eban kurtso amaiera
"Tabira PBan bat eginda bide eginez", sen horregaz ospatu eben Tabira Pastoral Barrutiko (PB) kideek kurtso amaiera joan dan zapatuz, Urkiolako santutegiaren inguruan. Iker Garitagoitia Iurretako parrokiako erreferentearen esanetan, eguna bat etorri zan 75. urteurreneko kantuaren leloagaz: "ospatu, geurea oroitu, aurrera begitu, itxaropentsu".



