01-03-2026 Domingo, I semana - pascua
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak
 

Barriak

Etiquetado como: Zuzeneko emonaldia

28.04.2025

Frantzisko aita santuaren arimaren aldeko Hileta-meza Nagusia, zuzenean

On Joseba egura gotzaina izango da buru Begoñako santutegian ospatuko dan Hileta-mezan. Tenplu hau Erromako katedralari lotuta dago 1908tik, orduan San Joan Laterangoa basilikari atxikitako Basilika kategoria emon eutsen-eta. San Joan Laterangoa, San Pedro, San Paulo Harresiz kanpokoa eta Andra Maria Nagusia dira Erromako lau basilika nagusiak eta azken honetan hobiratuko …
26.04.2025

Frantzisko Aita Santuaren arimaren aldeko hileta, zuzenean

Gaur -apirilak 26, zapatua-, goizeko 10:00etan hasiko da Frantzisko Aita Santuaren arimaren aldeko hileta Erromako San Pedro basilikan. Zuzenean emongo da web honen bidez. Gainera, datorren astelehenez, apirilak 28, Aita Santuaren arimaren aldeko Hileta-meza Nagusia ospatuko da Begoñako basilikan, 18:00etan, On Joseba Segura gotzaina buru dala, eta hau be zuzenean jarraitu …

18.04.2025
17.04.2025
17.04.2025

Krisma-mezaren zuzeneko emonaldia

On Joseba Segura gotzaina izango da buru Santiago katedralean 11:00etan ospatuko dan Krisma-mezan.

12.04.2025

Gotzaina izango da buru katedralean, Aste Santuko ospakizunetan

On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru izango da Santiago katedralean ospatu daitezan Aste Santuko eleizkizunetan eta zuzenean jarraitu ahal izango dira web honetan eta Radio Popular-Herri Irratian.

24.03.2025

Borja Uriarte pregoilariaren irakurraldiko argazkiak

Borja Uriarte Corral eleizbarrutiko abadea izan da aurtengo Bilboko Aste Santuko pregoilaria. Irakurraldi hori joan dan eguaztenez, martxoak 19, izan zan Santigao katedralean. Web honen bidez zuzenean ikusteko aukera izan zan eta, orain, barriro ikusi daiteke: hemen.
20.03.2025

Carmelo Etxenagusia Ohorezko Aitamenen IV. ekitaldia, zuzenean

Ekitaldia gaur -martxoak 20, eguena- izango da BBK aretoan, goizeko 11:00etan.

19.03.2025

Aste Santuko pregoiaren zuzeneko emonaldia

Santiago katedraletik, 20:00etan.

19.03.2025

Bihar banatuko da Carmelo Etxenagusia Ohorezko Aitamena

Kultur arloko norbanako edo taldeei autorpena egiten deutsen "Carmelo Etxenagusia" Ohorezko Aitamenak hamar urte betetzen ditu, Bilboko eleizbarrutiaren 75. urteurrena betetzen dan urtean. IV. ekitaldi honetan aitamena jasoko dabe, liturgiarako lagungarriak itzultzen dituan "Euskal baliabideak taldeak", Inmaculada Gallastegik eta Juan Maria Iraolagoitiak (hil osteko aitamena) …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1968 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
07.07.2025

2025-2026 kurtsorako postuen zerrenda

Joan dan astean azken saioa ospatu eban Gotzain Kontseiluak abade, diakono eta laikoen postu barriak edo barritzeak onartu ebazan. Irailaren 1etik aurrera sartuko dira indarrean.

07.07.2025

Gaur, BizkaiBIran, familiarteko etapa Plentziatik Portugaletera

Gaur, BizkaiBirako 13. etapa burutuko da. Otoitzaldiaren ostean, goizeko 9:00etan abiatuko dira Plentziatik eta 20 kilometro egin ondoren, Portugaletera helduko dira. Zailtasun gitxiko etapa dala-eta, "familiarteko etapa" izendatu dabe. Bost ordu inguruko ibilaldiaren ostean, 14:45ak inguruan egingo deutse harrera erromesei Portugaleten.

06.07.2025

Astekoak, eleizbarrutiko barrien laburpena

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
05.07.2025

Kaputxinoek agur esan deutse Otxarkoagari

Bihar -uztailak 6, domeka- On Joseba Segura gotzaina buru izango da Otxarkoagako fraile kaputxinoen agurreko Eukaristian, eguerdiko 12:00etan, Justo eta Pastor Santuak parrokian. Fraile kaputxinoak frantziskotar ordenaren orain dala 500 urteko erreforma dira eta aspalditik dagoz Bilbon, izan be XVIII. gizalditik Basutun euren komentu bat egon zan 1886tik 1976ra eta alkarte txikiak Zorrotzan, Errekaldebarrin eta Olabeagan. 

05.07.2025

Helmuga Bakion eta bisita txakolindegira

BizkaiBiraren bigarren asteburua. Erromesek, bidean aurrera egiteaz batera, hainbat alkartetako errealitate pastoral eta kulturalak ezagutzen dihardue.Gaurko proposamenak fedea eta kultura buztartuko ditu. Ibilbidean, hainbat leku interesgarritatik igaroko dira, besteak beste Gaztelugatxeko San Joan ermita jasoten dauan hatxa. Arratsaldez, herriko pastoral errealitatea ezagutu eta txakolindegia bisitatuko dabe.

04.07.2025

Berriotxoako San Balendinen erlikiak Elorriotik Vietnamera

On Joseba Segura Bilboko gotzainak gaur, Berriotxoako San Balendin eguneko Meza Nagusian iragarri dauanez, Elorrioko martiriaren erlikia batzuk Vietnamera egoango ditu, Hanoiko gotzainaren eskariari erantzunez. Abuztuaren 20tik 24ra izango da bidaia eta erlikiak emoteko ekitaldia abuztuaren 23an egingo da So Kien Santutegi Nazionalean ospatuko dan mezan. Beste alde batetik, Bilboko eleizbarrutiak monja domingotarren Elorrioko eleizan dagoan mihisearen kopia bi bialdu ditu asiar herrialdera. 

04.07.2025

Bihar Bilbon, batzar ekumenikoa, gotzaina bertan dala

Bihar -uztailak 5, zapatua- batzar ekumenikoa ospatuko da kristauen batasunaren alde otoitz egiteko, Eleiza Ebanjeliko Espainiarraren egoitzan, 18:00etan, eta gura daben guztiek parte hartu ahal izango dabe. Otoitzaldi honetan buru izango dira Juan Muela artzaina, Lidia Rodriguez Alkarte Kristau Ebanjelikoko Santutxuko artzaina, Carlos Lopez Gotzain Eleiza Erreformatuko gotzaina, Acel Dodszuweit artzain luteranoa eta On Joseba Segura Bilboko eleizbarrutiko gotzaina. 

04.07.2025

Hamargarren eguna BizkaiBiran: Gernikatik Bermeora

Ibiltariek Gernikatik Bermeora dagozan 18,49 kilometro egingo dabez.Etapa jentetsua izango dala uste dabe eta partaideek helmugan izango daben saria be ez da edozelangoa, izan be, alkarteak marmitakoa prestatuko deutse. "Historia daben sareak" izenburua dauan arratsaldeko jarduera be erakargarritzat jo daiteke.

03.07.2025

On Joseba Segura gotzaina Misinoen inguruko astean, Burgosen

"Itxaropenean misiolari" goiburuaren haritik ospatzen arida matitzenean, uztailak 1, hasi eta bihar arte -uztailak 4, barikua- Misinoei buruzko 77. astea. Burgoseko IparraldekoTeologia-fakultatean ospatzen dihardue biltzarra. Honeek dira antolatzaileak: Fakultatea bera, Misinoetarako eta Eleizen arteko Lankidetzarako Espainiako Gotzainen Batzarreko (EGB-CEE) Gotzain Batzordea, Aita Santuaren Misio Ekintzak (OMP) eta Misinoetarako Burgoseko Ordezkaritza. Gaur, On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Misinoetarako eta Eleizakazko Lankidetzarako Gotzainen Batzarreko Gotzain Batzordeko presidentea …

03.07.2025

Ziortzatik Gernikara egingo da BizkaiBirako 9. etapa

BizkaiBirako 9. etapa ospatuko da gaur, Ziortzan hasi et Gernika-Lumon amaituko dana. Atzo, ibiltariek Ziortzako zistertar monjeakaz egoteko aukera izan eben eta gaur bake eta adiskidetzearen gaiaren inguruan gogoeta egingo dabe etapari hasiera emon aurretik eta amaitu ondoren.

Emaitzak orrialdeka
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.