Barriak
Etiquetado como: Fraileak eta monjak
Verbum Dei erakundeak kurtsoko jarduerak aurkeztu ditu
Verbum Dei Bizkaiko familia misiolariak "Hitzaren eskola" aurkeztu dau kurtso honetarako. Salmoen liburuaz baliatuz, hilean behin batuko dira Indautxuko Karmeneko Ama parrokian. Lehenengo saioa, datorren eguaztenez, urriak 18, ospatuko da 18:30eetatik 20:00etara. Gehiago jakiteko eta izena emoteko, 94 624 12 84 telefonora deitu (Inma Ochoa).
Domekaz, Margarita Maturana dohatsuaren eguna ospatuko da Berrizen
Uztailaren 23an, Margarita Maturana dohatsuaren eguna ospatuko da. Aurton, Eukaristia 17:00etan ospatuko da. Ondoren, San Lorentzo dantza-taldeak ondo etorria egingo deutso Errumaniako Doina Timisului folklore-taldeari Berrizeko Mesedetako Misiolarien komentuan. Euria egin ezkero, eskolako josatokian dantzatuko dabe.
Jose Angel Agirre Mendatako frailea Afrikara bueltatuko da
Jose Angel Agirre Mendatako jaberiar frailea datorren barikuz, uztailak 7, bueltatuko da Txadera (Afrika). Kortezubin dagoan jaberiarren seminarioan egin eban batxilergoa eta Gernikako institutuan jarraitu eban gero ikasten. Teologia-ikasketak Madrilen egin ebazan. Sierra Leonan hasi zan bere misino-esperientiza eta handik ihes egin behar izan eban gerra zala-eta. Han, …
Domekaz, "Pro Orantibus" klausurako ordenen eguna
Ekainaren 4an, Hirutasun Guztiz Santuaren egunez, Eleizak Pro Orantibus eguna ospatzen dau, klausurako ordenetako fraile eta monjak gogora ekarriz. Eleizbarrutian, gaur egun, ehun inguru dira klausurako 11 monasteriotan bizi diran monja eta fraileak.
Salestarren ospakizuna Maria Soroslearen egunez
Gaur, maiatzak 24, Maria Soroslearen eguna ospatzen da, egun handia salestarrentzat. Salestarrek hiru ikastetxe dabez Barakaldon, eta iaz euren urteurrenak ospatu ebezanez -Barakaldoko salestarrek 125 urte, Gurutzetako salestarrek 80 urte eta monja salestarrek 75 urte-, autorpena jaso eben udalaren aldetik. Gehiago jakiteko: hemen. Maiatzaren 15ean hasita, bederatziurrena …
Autorpena Jose Angel Ubieta Eleizbarrutiko abaderik edadetuenari
2022-2023 pastoral ekiturte honen amaieran, eleizbarrutiko hainbat kideren abadegintzaren urteurrenak ospatuko doguz. Aurton, 1953an abade egin ziranek Platinozko Ezteguak ospatuko dabez. 1963. urtean abade egin ziranek Diamantezko Ezteguak, 1973. urtean abade egindakoek Urrezko Ezteguak eta 1998. urtean ordenatutakoek Zidarrezko Ezteguak. Ospakizuna ekainaren 1an, eguenez, …
Mesedetakoen Loiuko ikastetxearen mendeurrena
Mesedetako Andra Mari ikastetxeak, agaur egun Loiun dagoanak, mendeurrena ospatzen dihardu. Ehungarren urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldien artean Eukaristia dago eta bihar -zapatua- ospatuko da goizeko 11:00etan, ikastetxeko kaperan, On Joseba Segura gotzaina buru dala.
Biziera erlijiosoaren astea
Gaur hasi eta bihar -eguena- arte, Biziera Erlijiosoaren XXIX. Asterako antolatutako jarduerak ospatuko dira Arrupe Etxean (Aita Lojendio. BIlbao). Aitatutako jarduerok Biziera Erlijiosorako Batzordeak, Loiola Zentroak eta Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) koordinatuko dabez eta saioak arratsaldeko zazpietan hasiko dira.
Pasiotar monjen probintzia-talde barria
Eguenetik domekara, Kurutzeko San Pauloren Pasiotar Monjek euren kapitulu probintziala osatu dabe Berrizko Mesedetako Misiolarien gogarte etxean.
Monja pasiotarren kapitulu probintziala Berrizen eta fraile karmeldar oinutsen probintzial barria
Monja pasiotarrek atzo -eguena- emon eutsen hasiera XV. Kapitulu Probintzialari Berrizen. Domekara arte -apirilak 16- iraungo dau "'Memoria Passionis' dalakora deitu eta sagaratuak izatearen poza" goiburuaren ildotik egiten diharduen biltzarrak. Beste alde batetik, A. Jon Korta Arcelus aukeratu dabe Nafarroako San Joakin Probintziako Probintzial Nagusi, Larreako (Zornotza) …
Amaitu da kurtsoa Seminarioan
Jose Luis Andia abadea hil da
Atzo -ekainak 26, eguena- Jose Luis Andia Alegria eleizbarrutiko abadea hil zan Bilbon, 84 urte ebazala.
Bilboko gotzaina Haur Misiolarien kanpamentuan
Aita Santuaren Misio Ekintzak (OMP) erakundeak antolatutako kanpamentua ospatuko da Javierren (Nafarroa) ekainaren 22tik 29ra. Umeen (lehen hezkuntzako 3-6 mailakoak) eta gazteen (DBHko 1-4 mailakoak) kanpamentuak egingo dia. Gaur -barikua-, On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Misinoetarako eta Eleizen arteko Lankidetzarako Espainiako Gotzainen Batzarreko (EGB) Gotzain batzordeko presidentea joango jake bisitan.
Hirugarren etapa BizkaiBiran: Igorre-Zeanuri
BIzkaiBiraren hirugarren egunean, ibiltariek 12,11 kilometroko ibilbidea burutzeaz gainera, Zeanurik Caritas Bizkaia erakundeak egiten dauan lana zuzenean ezagutzeko aukera izango dabe. Lehenengo etapan, Osasun Pastoraltzan laguntzen dauan hainbat lagunek eroan eban lekukoa, atzo, Migrazinoetarako Pastoraltzako kideek eta gaur lekuko Caritas taldeen, hain zuzen be Arratiako talde honen, zerbitzua nabarmenduko da.
Vicente Vide Teologia-fakultateko dekano
Atzoko egunez -eguaztena- Deustuko Unibertsitatean ospatu zan ekitaldian, Macarena Cuenca Zientzia Ekonomiko eta enpresarialen (Deusto Business School) dekano-karguaz jabetu zan, Andoni Eguiluz Ingeniaritza-fakultateko dekano-karguaz eta Vicente Vide Teologia-fakultateko dekano-karguaz. Gainera, Alvaro de la Ricak bere gain hartu eban Politika Akademiko eta Eraldaketa Digitalerako errektoreorde ardura.
"Santiago katedraleko torre neogotikoari" buruzko berbaldia
Karidadearen Mirabeen Bilboko etxe nagusian dagoan (Nasa, 1) ospatuo da bihar -barikua-, 17:00etan, Arkitektura-gelak antolatutako berbaldia. Francisco Javier Garcia de la Torre zuzendariak jardungo dau honen inguruan: "Santiago eleiza katedraleko torre neogotikoa". Gainera, 7. pisuko terrazatik -7. zerua- bista panoramikoaz gozatzeko aukera izango da. San Anton, Areatza, Zazpi kaleak, Erribera, Itsasadarra...
BizkaiBirako bigarren etapa, Galdakaotik Igorrera
Atzo Begoñan emon jakon hasiera BizkaiBirari Begoñan hasi eta 13,06 kilometroren buruan, Galdakaon amaitu zan etapagaz. Gaur ospatuko da bigarrena, 15,94 kilometrokoa, Galdakaon hasi eta Igorren amaituko dana. Arratsaldez, Arratiako alkarte katolikoko etorkinak izango dira protagonistak.
Ehunka lagun batu da BizkaiBira ibilaldiaren hasierako ekitaldian
HIrurehun lagun inguru batu da Begoñako basilikan BIzkaiBIra ibilaldiko lehenengo etapari hasiera emoteko ekitaldian. 19 egunez egingo da amaitu be Bilbon amaituko dan esperientzia espiritual eta kultural hau. Gotzaina izan da buru Amatxuren oinetan ospatu dan bialketa-otoitzean. Otoitzaldia amaitzeaz batera, ibiltariek ibilbideari ekin deutse eta 13 kilometro egin ondoren, Galdakaora iritsiko dira.
300 lagun inguruk armagabetzea eskatu eban atzo
Bizkaiko kristau alkarteak batu ziran atzo Joan Santuak eleizan bakea aldarrikatzeko eta gerra-hotsak isiltzea eskatzeko. "Bake goldeak / Arados de paz" mobimentuak deituta, 300 lagun inguru batu zan gaubeilan, Hagan ospatzen ari zan NATOren goi-bileraren egun berean. Antolatzailek dei egin eben uztailaren 3an Gernikan amaituko dan BIzkaiBira ibilaldiko hirugarren etapagaz bat egiteko, arratsaldez ospatuko dan armagabetze eta bakearen aldeko ekitaldian.
"Harrera eta abegia" Bizkaia isilik bilkuretan
Bizkaia isilik bilkura isilak deitzen dabezanek azaldutakoaren arabera, Migrazinoetarako Nazinoarteko Erakundearen datuen arabera, 400 etorkin hil dira Mediterraneoan (munduko hobi komunik handiena) zeharkatzeko saiakeran. Gaur barriro batuko dira, hilaren azken eguaztenez ohikoa danez, bidegabekeriaz jositako hainbeste egoera agertzeko eta salatzeko. Deialdian jasoten danez, hilabete honetako bilkuran, "itxaropena erakutsi eta mundu zuzenagoaren alde jarraitu gura dogu. Gogoan izango doguz, batez be, mugak zeharkatzeko saiakeran biktima bihurtu diran pertsonak eta Europako hegoaldean bizi …



