05-03-2026 Jueves, semana -
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 2 )
 

Barriak

Etiquetado como: Ekumenismoa

13.04.2023

Pazkoa eta Ramadana batu dituan ospakizuna

Bihar -apirilak 14, barikua- ospatuko dan ekitaldian, hain bat proposamen garatuko da, Miguel Angel Esnaola Ekumenismorako Eleizbarrutiko ordezkariaren esanetan, "bizikidetasuna eragiteko erlejinoen arteko hartu-emon eta alkarbizitzaren bidez". Ordezkariak azaldu dauanez, "alkarregaz bakerako bidea eratzeko aukera da".

22.03.2023

Erlejino arteko mahaia, Ramadana eta Pazkoa, Bilbon

Martxoaren 17an batu zan, Bilboko Udalak deituta, Erlejino arteko Mahaia. Bederatzi erlejinotako ordezkariak batzen dira alkarrizketarako eremu honetan, eta Joan Mari Aburto Bilboko alkatea eta Itziar Urtasun Lankidetza, bizikidetza eta Jaietarako zinegotzia bertan zirala ospatu zan azken batzarra. Aniztasun eta Bizikidetza Fundazinoaren eskutik, Aniztasun Erlijiosoaren Udal …

23.01.2023

Eleizkizun ekumenikoa Bizkaian diran zazpi Eleiza protestante eta ortodoxoetako ordezkariak bertan zirala

Atzo -domeka-, Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Asteari lotutako otoitzaldi ekumenikoa ospatu zan Santiago katedralean, On Joseba Segura gotzaina buru zala. Eleizkizuna zuzenean emon zan web honetan. Ospakizuna osorik: hemen. Hurrengo deialdia Mendekoste inguruan izango da Ezkerraldeko Eleiza Ebanjeliko batean (oraindik ez da zehaztu ze eleizatan).

17.01.2023

Eleizkizun ekumenikoa Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Astea ospatzeko

Urtarrilaren 18tik 25era ospatuko da Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Astea. Hori dala-eta, datorren domekaz, urtarrilak 22, ekitaldi nagusia ospatuko da, hain zuen, eleizkizun ekumenikoa, Santiago katedralean, 19:00etan. Bizkaian dagoan hainbat sinismen protestante eta ortodoxotako artzainek alkarte katolikoagaz batera parte hartuko dabe eleizkizunean, Miguel Angel …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1965 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
02.07.2025

Barikuz, Berriotxoako San Balendin eguna Elorrion

1989an izendatu ebenetik Bilboko eleizbarrutiaren bigarren zaindari dan Berriotxoako San Balendin eguna ospatuko da barikuz, uztailak 4. On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru dala ospatuko da Meza Nagusia, eguerdiko 12:00etan, Bizkaiko Foru Aldundiko, Batzar Nagusietako eta herriko Udaleko erakunde-ordezkariak bertan dirala. Aurretik, beste Eukaristia bat ospatuo da goizeko 10:00etan, monja domingotarren Santa Ana komentuan. 

02.07.2025

BizkaiBira Bizkaian dagoan zistertar monasterio bakarrean amaituko da gaur

Erromesek Berriz eta Ziortzaren artean dagozan 16, 92 kilometroak egingo dabez gaur menditik zehar. Etapa gatxa da eta ibiltariek goizeko bederatzietan ekingo deutse bideari. Egunero lez, 8:30etan otoitzaldia egingo dabe, bokazinoaren inguruko proposamenagaz. Bizkaian dagoan klausurako monjeen monasterio bakarrean, Ziortzakoan, emongojako amaiera egunari.

01.07.2025

Gotzain Kontseiluaren kurtsoko azken batzarra Berrizen

Berrizko Mesedetakoen Barnezabal gogarte etxean ospatuko dira gaur eta bihar Gotzain Kontseiluaren kurtso honetako azken saio biak. Bertan izango dira On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina, Kerman Lopez bikario nagusia, Sergio Buiza, Fernando Marcos, Alex Alonso, Felix Larrondo eta Jose Mari Kortazar lurralde bikarioak, Carlos Bargos idazkari nagusia eta kontseilu zabalean parte hartzen daben hiru laikoak: Estrella Moreno (Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko -ETPI- zuzendaria), Manu Moreno (Karidade eta Zuzentasunerako ordezkaria) eta Clara Arza (Fede-zabalkunde eta …

01.07.2025

BizkaiBira Berrizko Mesedetako Misiolarien museora helduko da

BizkaiBirako zazpigarren etapa Durangon hasiko da eta Berrizen izango dau amaiera. Ibiltariek 12,12 kilometroko ibilbidea burutko dabe itxura baten erraza dan baina seguruenik sargoriaren erasana izango dauan etapan. Atzo, eskaut gazteak lotu jakozan bideari, Urkiolan izan ziran eta Durangora helduta alde zaharretik bisita egin eben Gerediaga alkartearen eskutik eta egunari amaiera emoteko abesbatzeen emonaldiaz gozatu eben basilikan. Gaur, erromesek Margarita Lopez Maturana dohatsu eta Berrizko Mesedetako Misiolarien sortzailearen museoa bisitatuko dabe.

30.06.2025

Amaitu da Astrabuduako EKO-ACG kanpamentua

10 eta 16 urte bitarteko 46 neska-mutilek parte hartu dabe egunotan Ekintza Katoliko Orokorrak (EKO) antolatutako kanpamentuetan. Goizez, adinaren arabera osotutako taldeetara egokitutako gaia lantzen da. Arratsaldez, normalean, jolasak (ur-jolasak, olinpiadak edo ginkanak kanpoan) egin dabezeta gauez begiraleek eta nagusiek prestatutako gau-ekitaldiak. Zapatuz udal igerilekueta izan ziran eta atzo -domeka- ebaluazinoa egin eta Eukaristia ospatu ondoren, alkarregaz bazkaldu, dana jaso eta etxera joan ziran, "nekatuta baina pozik".

30.06.2025

Javier Lorenzo, CONFER Bizkaiako presidente barria

Joan dan zapatuz, ekainak 28, Bizkaiko lekaide eta lekaimeek urteko batzar nagusia ospatu eben, "alkartu, alkarrizketan jardun eta alkarregaz bilatzeko unea, gure herrian Jesus iragarten , bere maitasunaren agerpen izaten jarraitzeko bideak arakatzeko unea". Orain arte presidente eta presidenteorde izan diran Felix Oronoz eta Mª Luz de la Hormaza Bizkaitik joan egin dira beste leku batzuetara mandatu barriakaz eta La Salleko Javier Lorenzok eta Lourdes Crespo Hirukoiztar Kaputxinoak hartuko dabez euren lekuak presidente eta presidenteorde lez hurrenez hurren eta Miguel Angel Garcia

30.06.2025

BizkaiBira Urkiolako parke naturalean

Otxandion emongo jako hasiera seigarren etapari.Aurreko egunetan lez, goizeko bederatzietan BizkaiBirako (Eleizbide) etapari ekin aurretik, partaideek bialketa-otoitzean parte hartuko dabe. Ibiltariak Urkiolatik pasatuko dira Durangora heltzeko, guztira 21,15 kilometro eginez. Arratsaldez, basilika bisitatu eta organo-emonaldiaz gozatzeko aukera izango dabe.

29.06.2025

Bizkaia zeharkatzen diharduan erromesaldiaren 5. etapa Otxandiora helduko da

Gaur -ekainak 29, domeka-, San Pedro eguna, Bilboko eleizbarrutiak antolatutako BizkaiBiran bosgarren etapa burutuko da, Gorbean hasi eta Otxandion amaituko dan ibilbideagaz. Egun honetan, Misinoetarako Ordezkaritzak hartuko dau lekukoa -eleizbarrutiaren logoan agertzen dan erdiko kurutzea-, eta berau arduratuko da arratsaldeko jarduerez.

29.06.2025

Astekoak, asteko barrien laburpena

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
28.06.2025

Bizkaian goragunerik altuenean dagoan kurutzera helduko da BizkaiBira

Gaur, BizkaiBira ibilaldiko laugarren etapan, Bizkaiko natura izango da protagonista. Bilboko gotzainak barriro parte hartuko dau 1.482 metroko altueran dagoan Gorbeako kurutzeraino joango dan gaurko ibilbidean. Goizeko bederatzietan ekingo jako etapari Zeanurin.

Emaitzak orrialdeka