Barriak
Etiquetado como: Kontzertua
Enrique Abello eta Santiago Banda, gaur, Bilboko organo-jaialdian
Gaur, arratsaldeko 20:00etan, “Diego de Amezua” alkarteak antolatzen dauan "Bilbao hiria" Organo-jaialdiaren 11. ekitaldiko hirugarren kotzertua ospatuko da. Palentziako kontserbatorioko irakalse dan Enrique Abellok (tronpeta) eta Santiago Banda Donostiako kontserbatorioko irakasleak (organoa) jardungo dabe honako honeen lanak interpretatuz: Marc-Antoine Charpentier, …
Mar Vaquek kontzertua eskainiko daubiharKarmelo eleizan
Kontzertua, Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrena dala-eta
Euskal Eleizbarrutietako Misinoek (EEEEMM) 75. urteurrena ospatzen dihardu. Hiru Eleizbarrutiek (Donostia, Gasteiz eta Bilbao) batera antolatutako ekintzak izan dira eta baita Eleizbarruti bakotxak beren-beregi antolatutakoak. Esate baterako, bihar -apirilak 21, barikua-, Bilboko Koral Alkarteak kontzertua eskainiko dau Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokian, …
Jartoki abesbatzak Begoñan emongo deutse hasiera bere 50. urteurreneko ospakizunei
Jatorki abesbatzak girotuko dau, zapatuz, martxoak 11, Begoñako Andra Mari basilikan goizeko hamaiketan ospatuko dan meza, Marian Urkiola zuzendari lanetan eta Miriam Cepeda (Basilikako organista) organoan dirala. Jartoki abesbatzak 50. urteurrena ospatzen dihardu eta hori dala-eta jardungo dau zapatu honetako mezan. Nicolas Ledesma musikagileak Durangoko San Antonio …
Abesbatzen XLIX. Astearen erdia bete da
Otsailaren 6an hasi eta barikura arte -otsailak 17-, Bizkaiko Abesbatzen XLIX. astea ospatzen ari da Begoñako basilikan. Emonaldi guztiak 20:00etan dira eta sarrera doan da. Basilikan, gainera, argiztapen barria jarri dabe: 50 LED foku koadroetan.
Asteburua, musikaz eta alkartasunez blai
Musika onak, gozameda dakar beti. Eta asteburu honetan, hiru emonaldi bikain izango dira gura dabenentzat. Gaur, Bilboko Santiago katedralean eta Elorrioko basilikan, eta bihar, Areetako Mesedetako Ama parrokian.
Iralabarriko abesbatzaren kontzertua Kongoko amen alde
Fair Saturday dalakoaren barruan, Iralabarriko San Antonio abesbatzak kontzertua eskainiko dau gaur arratsaldeko zazpiak eta erdietan, Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokian.
Barikuz, Berriotxoako San Balendin eguna Elorrion
1989an izendatu ebenetik Bilboko eleizbarrutiaren bigarren zaindari dan Berriotxoako San Balendin eguna ospatuko da barikuz, uztailak 4. On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru dala ospatuko da Meza Nagusia, eguerdiko 12:00etan, Bizkaiko Foru Aldundiko, Batzar Nagusietako eta herriko Udaleko erakunde-ordezkariak bertan dirala. Aurretik, beste Eukaristia bat ospatuo da goizeko 10:00etan, monja domingotarren Santa Ana komentuan.
BizkaiBira Bizkaian dagoan zistertar monasterio bakarrean amaituko da gaur
Erromesek Berriz eta Ziortzaren artean dagozan 16, 92 kilometroak egingo dabez gaur menditik zehar. Etapa gatxa da eta ibiltariek goizeko bederatzietan ekingo deutse bideari. Egunero lez, 8:30etan otoitzaldia egingo dabe, bokazinoaren inguruko proposamenagaz. Bizkaian dagoan klausurako monjeen monasterio bakarrean, Ziortzakoan, emongojako amaiera egunari.
Gotzain Kontseiluaren kurtsoko azken batzarra Berrizen
Berrizko Mesedetakoen Barnezabal gogarte etxean ospatuko dira gaur eta bihar Gotzain Kontseiluaren kurtso honetako azken saio biak. Bertan izango dira On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina, Kerman Lopez bikario nagusia, Sergio Buiza, Fernando Marcos, Alex Alonso, Felix Larrondo eta Jose Mari Kortazar lurralde bikarioak, Carlos Bargos idazkari nagusia eta kontseilu zabalean parte hartzen daben hiru laikoak: Estrella Moreno (Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko -ETPI- zuzendaria), Manu Moreno (Karidade eta Zuzentasunerako ordezkaria) eta Clara Arza (Fede-zabalkunde eta …
BizkaiBira Berrizko Mesedetako Misiolarien museora helduko da
BizkaiBirako zazpigarren etapa Durangon hasiko da eta Berrizen izango dau amaiera. Ibiltariek 12,12 kilometroko ibilbidea burutko dabe itxura baten erraza dan baina seguruenik sargoriaren erasana izango dauan etapan. Atzo, eskaut gazteak lotu jakozan bideari, Urkiolan izan ziran eta Durangora helduta alde zaharretik bisita egin eben Gerediaga alkartearen eskutik eta egunari amaiera emoteko abesbatzeen emonaldiaz gozatu eben basilikan. Gaur, erromesek Margarita Lopez Maturana dohatsu eta Berrizko Mesedetako Misiolarien sortzailearen museoa bisitatuko dabe.
Amaitu da Astrabuduako EKO-ACG kanpamentua
10 eta 16 urte bitarteko 46 neska-mutilek parte hartu dabe egunotan Ekintza Katoliko Orokorrak (EKO) antolatutako kanpamentuetan. Goizez, adinaren arabera osotutako taldeetara egokitutako gaia lantzen da. Arratsaldez, normalean, jolasak (ur-jolasak, olinpiadak edo ginkanak kanpoan) egin dabezeta gauez begiraleek eta nagusiek prestatutako gau-ekitaldiak. Zapatuz udal igerilekueta izan ziran eta atzo -domeka- ebaluazinoa egin eta Eukaristia ospatu ondoren, alkarregaz bazkaldu, dana jaso eta etxera joan ziran, "nekatuta baina pozik".
Javier Lorenzo, CONFER Bizkaiako presidente barria
Joan dan zapatuz, ekainak 28, Bizkaiko lekaide eta lekaimeek urteko batzar nagusia ospatu eben, "alkartu, alkarrizketan jardun eta alkarregaz bilatzeko unea, gure herrian Jesus iragarten , bere maitasunaren agerpen izaten jarraitzeko bideak arakatzeko unea". Orain arte presidente eta presidenteorde izan diran Felix Oronoz eta Mª Luz de la Hormaza Bizkaitik joan egin dira beste leku batzuetara mandatu barriakaz eta La Salleko Javier Lorenzok eta Lourdes Crespo Hirukoiztar Kaputxinoak hartuko dabez euren lekuak presidente eta presidenteorde lez hurrenez hurren eta Miguel Angel Garcia …
BizkaiBira Urkiolako parke naturalean
Otxandion emongo jako hasiera seigarren etapari.Aurreko egunetan lez, goizeko bederatzietan BizkaiBirako (Eleizbide) etapari ekin aurretik, partaideek bialketa-otoitzean parte hartuko dabe. Ibiltariak Urkiolatik pasatuko dira Durangora heltzeko, guztira 21,15 kilometro eginez. Arratsaldez, basilika bisitatu eta organo-emonaldiaz gozatzeko aukera izango dabe.
Bizkaia zeharkatzen diharduan erromesaldiaren 5. etapa Otxandiora helduko da
Gaur -ekainak 29, domeka-, San Pedro eguna, Bilboko eleizbarrutiak antolatutako BizkaiBiran bosgarren etapa burutuko da, Gorbean hasi eta Otxandion amaituko dan ibilbideagaz. Egun honetan, Misinoetarako Ordezkaritzak hartuko dau lekukoa -eleizbarrutiaren logoan agertzen dan erdiko kurutzea-, eta berau arduratuko da arratsaldeko jarduerez.
Astekoak, asteko barrien laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Bizkaian goragunerik altuenean dagoan kurutzera helduko da BizkaiBira
Gaur, BizkaiBira ibilaldiko laugarren etapan, Bizkaiko natura izango da protagonista. Bilboko gotzainak barriro parte hartuko dau 1.482 metroko altueran dagoan Gorbeako kurutzeraino joango dan gaurko ibilbidean. Goizeko bederatzietan ekingo jako etapari Zeanurin.



