03-03-2026 Martes, I semana - pascua
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak
 

Barriak

Etiquetado como: Lurralde Santua

03.04.2025

"Lurralde Santuaren Adiskideak Bilbao" alkarteak web barria eta hurrengo erromesaldiak aurkeztu ditu

Lurralde Santuaren Adiskideak Bilbao alkartearen web sortu barria aurkeztuko dogu. Besteak beste, antolatzen dabezan erromesaldien inguruko barriak jasoten ditu, esate baterako: ibilbide zehatzak, aurreko prestaketa, egitarauak eta Lurralde Santuaren inguruko liburu eta artikulu interesgarriak. Orrialde oso interesgarria da, lurralde hori ondo ezagutzen daben pertsonek kontu …

22.03.2025

Itzuli dira erromesaldiak Lurralde Santura

"Lurralde Santuaren adiskideak. Bilbao" taldeak erromesaldia egingo dau Lurralde Santura uztailaren 6tik 13ra. Urtebete eta erdi inguru haretara bidaiarik egiteko aukera barik egon ondoren, egoera latza bizi izan da-eta inguru haretan, talde batzuk hasi dira bidaiak antolatzen. "Lurralde Santuaren adiskideak. Bilbao" taldetik behin eta barriro dinoenez, "ez da bildurrik izan …

03.06.2024

"Zatoze Lurralde Santura. Lurralde Santua zain daukazue"

Fray Tony Choucry fraile frantziskotar eta  Lurralde Santuaren Zaintzako ekonomoa Bilbon da. Choucry libanoarrra Jerusalemen bizi da eta eguerdi honetan On Joseba Segura Bilboko gotzainagaz eta bere Gotzain Kontseiluagaz alkartu da. Arratsaldez, berbaldia eskainiko dau San Frantzisko Xabier parrokian, arratsaldeko zazpietan. Ondoren, meza ospatuko da egundoko indarkeriaren …

29.03.2024

Caritas Jerusalem: Ahots bakoen ahotsa

Gaur, Bariku Santua, Lurralde Santuko Eleizaren aldeko alkartasun-eguna ospatzen da mundu osoan.Lurralde Santuko Kustodiatik azaldu dabenez, diru-batze hau aitatzen dauan lehenengo agiria 1455ekoa da: Kalixto II.aren bulda. Agiri honek "baimena emoten deutse Kustodiako fraileei, herrialdeetara joan eta Leku Santuetarako dirua batzeko.Lurralde Santurako dirua batzea …

17.10.2023

Bilboko Eleizbarrutiak bat egin dau bake eta adiskidetzearen aldeko otoitz egunagaz

Pierbattista Card. Pizzaballa Jerusalemeko patriarka latindarra eta Lurralde Santuko Ordinario Katolikoen Batzarreko presidenteak, dei egin deutse munduko parrokia eta alkarte erlijiosoei, bake eta adiskidetzearen aldeko barau eta otoitz eguna egin daien gaur, martitzena, urriak 17, eta Bilboko Eleizbarrutiak be bat egin dau ekimen honegaz. Gotzaina buru izango da gaur …

13.10.2023

Urriak 17: Bake eta adiskidetzearen aldeko barau eta otoitz eguna

Pierbattista Card. Pizzaballa Jerusalemeko patriarka latindarra eta Lurralde Santuko Ordinario Katolikoen Batzarreko presidenteak, Lurralde Santuko Ordinarioen izenean, dei egiten deutse munduko parrokia eta alkarte erlijiosoei, bake eta adiskidetzearen aldeko barau eta otoitz eguna egin daien datorren martitzenez, urriak 17.

29.04.2023

Parte hartuko zeunke Corpus Christi parrokiak Lurralde Santura egingo dauan erromesaldian?

Bilboko Corpus Christi parrokian ohituta dagoz Lurralde Santura erromesaldiak antolatzen. Pandemia aldian eta 2023 urte honetan izan ezik, aspalditik egiten dihardue bidaia urtero Lurralde Santura gaian benetako aditu dan eta lurralde hori primeran ezagutzen dauan Javier Martinez Suescun abadearen eskutik. Parrokiatik dei egiten deutse gura daben Eleizbarrutiko kide guztiei, …

07.04.2023

Lurralde Santuaren aldeko eguna

Bariku Santuz ohikoa danez Eleizak aparteko diru-batzea egiten dihardu Lurralde Santuko kristauen alde.  Joan dan azarotik Ekialdeko Eleizetarako Dikasterioko prefektu dan Claudio Gugerottik gutuna idatzi dau egun honetarako eta, besteak beste, orain dala aste batzuk Siria eta Turkia astindu eta milaka hildako eragin eban lurrikara gogora ekarri dau: "Hamabi urte baino …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1965 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
07.07.2025

2025-2026 kurtsorako postuen zerrenda

Joan dan astean azken saioa ospatu eban Gotzain Kontseiluak abade, diakono eta laikoen postu barriak edo barritzeak onartu ebazan. Irailaren 1etik aurrera sartuko dira indarrean.

07.07.2025

Gaur, BizkaiBIran, familiarteko etapa Plentziatik Portugaletera

Gaur, BizkaiBirako 13. etapa burutuko da. Otoitzaldiaren ostean, goizeko 9:00etan abiatuko dira Plentziatik eta 20 kilometro egin ondoren, Portugaletera helduko dira. Zailtasun gitxiko etapa dala-eta, "familiarteko etapa" izendatu dabe. Bost ordu inguruko ibilaldiaren ostean, 14:45ak inguruan egingo deutse harrera erromesei Portugaleten.

06.07.2025

Astekoak, eleizbarrutiko barrien laburpena

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
05.07.2025

Kaputxinoek agur esan deutse Otxarkoagari

Bihar -uztailak 6, domeka- On Joseba Segura gotzaina buru izango da Otxarkoagako fraile kaputxinoen agurreko Eukaristian, eguerdiko 12:00etan, Justo eta Pastor Santuak parrokian. Fraile kaputxinoak frantziskotar ordenaren orain dala 500 urteko erreforma dira eta aspalditik dagoz Bilbon, izan be XVIII. gizalditik Basutun euren komentu bat egon zan 1886tik 1976ra eta alkarte txikiak Zorrotzan, Errekaldebarrin eta Olabeagan. 

05.07.2025

Helmuga Bakion eta bisita txakolindegira

BizkaiBiraren bigarren asteburua. Erromesek, bidean aurrera egiteaz batera, hainbat alkartetako errealitate pastoral eta kulturalak ezagutzen dihardue.Gaurko proposamenak fedea eta kultura buztartuko ditu. Ibilbidean, hainbat leku interesgarritatik igaroko dira, besteak beste Gaztelugatxeko San Joan ermita jasoten dauan hatxa. Arratsaldez, herriko pastoral errealitatea ezagutu eta txakolindegia bisitatuko dabe.

04.07.2025

Berriotxoako San Balendinen erlikiak Elorriotik Vietnamera

On Joseba Segura Bilboko gotzainak gaur, Berriotxoako San Balendin eguneko Meza Nagusian iragarri dauanez, Elorrioko martiriaren erlikia batzuk Vietnamera egoango ditu, Hanoiko gotzainaren eskariari erantzunez. Abuztuaren 20tik 24ra izango da bidaia eta erlikiak emoteko ekitaldia abuztuaren 23an egingo da So Kien Santutegi Nazionalean ospatuko dan mezan. Beste alde batetik, Bilboko eleizbarrutiak monja domingotarren Elorrioko eleizan dagoan mihisearen kopia bi bialdu ditu asiar herrialdera. 

04.07.2025

Bihar Bilbon, batzar ekumenikoa, gotzaina bertan dala

Bihar -uztailak 5, zapatua- batzar ekumenikoa ospatuko da kristauen batasunaren alde otoitz egiteko, Eleiza Ebanjeliko Espainiarraren egoitzan, 18:00etan, eta gura daben guztiek parte hartu ahal izango dabe. Otoitzaldi honetan buru izango dira Juan Muela artzaina, Lidia Rodriguez Alkarte Kristau Ebanjelikoko Santutxuko artzaina, Carlos Lopez Gotzain Eleiza Erreformatuko gotzaina, Acel Dodszuweit artzain luteranoa eta On Joseba Segura Bilboko eleizbarrutiko gotzaina. 

04.07.2025

Hamargarren eguna BizkaiBiran: Gernikatik Bermeora

Ibiltariek Gernikatik Bermeora dagozan 18,49 kilometro egingo dabez.Etapa jentetsua izango dala uste dabe eta partaideek helmugan izango daben saria be ez da edozelangoa, izan be, alkarteak marmitakoa prestatuko deutse. "Historia daben sareak" izenburua dauan arratsaldeko jarduera be erakargarritzat jo daiteke.

03.07.2025

On Joseba Segura gotzaina Misinoen inguruko astean, Burgosen

"Itxaropenean misiolari" goiburuaren haritik ospatzen arida matitzenean, uztailak 1, hasi eta bihar arte -uztailak 4, barikua- Misinoei buruzko 77. astea. Burgoseko IparraldekoTeologia-fakultatean ospatzen dihardue biltzarra. Honeek dira antolatzaileak: Fakultatea bera, Misinoetarako eta Eleizen arteko Lankidetzarako Espainiako Gotzainen Batzarreko (EGB-CEE) Gotzain Batzordea, Aita Santuaren Misio Ekintzak (OMP) eta Misinoetarako Burgoseko Ordezkaritza. Gaur, On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Misinoetarako eta Eleizakazko Lankidetzarako Gotzainen Batzarreko Gotzain Batzordeko presidentea …

03.07.2025

Ziortzatik Gernikara egingo da BizkaiBirako 9. etapa

BizkaiBirako 9. etapa ospatuko da gaur, Ziortzan hasi et Gernika-Lumon amaituko dana. Atzo, ibiltariek Ziortzako zistertar monjeakaz egoteko aukera izan eben eta gaur bake eta adiskidetzearen gaiaren inguruan gogoeta egingo dabe etapari hasiera emon aurretik eta amaitu ondoren.

Emaitzak orrialdeka