01-03-2026 Domingo, I semana - pascua
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak
 

Barriak

Etiquetado como: Gotzain Kontseilua

01.07.2025

Gotzain Kontseiluaren kurtsoko azken batzarra Berrizen

Berrizko Mesedetakoen Barnezabal gogarte etxean ospatuko dira gaur eta bihar Gotzain Kontseiluaren kurtso honetako azken saio biak. Bertan izango dira On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina, Kerman Lopez bikario nagusia, Sergio Buiza, Fernando Marcos, Alex Alonso, Felix Larrondo eta Jose Mari Kortazar lurralde bikarioak, Carlos Bargos idazkari nagusia eta kontseilu zabalean …

10.09.2024

Gotzain Kontseiluak kurtsoari hasiera emon deutso

Gaur -martitzena-, gotzaina buru dala, Eleizbarrutiaren gobernuan esku-hartzen dauan Bilboko Eleizbarrutiko Gotzain Kontseilu zabalak kurtsoko lehenengo batzarra ospatzen dihardu. Kurtso barriari begira eskuartean dabezan gai nabarmenak aztertuko dabez, besteak beste, Eleizbarrutiaren 75. urteurrenaren ingurukoak. Derion, irailaren 28an ospatuko dan 'Goazen 2024' ekitaldian …

20.09.2023

Estrella Morenok be parte hartuko dau Gotzain Kontseilu zabalean

Atzo -martitzena- batzartu zan Gotzain Kontseilu zabala eta bertan izan zan Estrella Moreno Laiz kontseilari barria. Estrella, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) zuzendaria da eta kontseilu honetako kide barri da joan dan astean lehenengo aldiz batzarrean parte hartu eban Carlos Bargos Eleizbarrutiko Idazkari Nagusiagaz batera. Juanma Seco eta Marisa …

12.09.2023

Gotzain Kontseilu zabalaren kurtsoko lehenengo batzarra: agurrak eta kide barriak

Atzo ospatu zan Gotzain Kontseilu zabalaren kurtsoko lehenengo batzarra. Gotzaina buru dauan erakunde honek Eleizbarrutiaren gobernuan laguntzen dau. 2021ean martxan jarri zan talde honetan, aurpegi barria dago, hain zuzen be, 11 urtez Caritas Bizkaia erakundeko zuzendari izan dan eta Eleizbarrutiko Idazkari Nagusi izendatu barri daben Carlos Bargosena. Beste alde batetik, …

12.06.2023

Kurtsoko azken Gotzain Kontseilua, Berrizen

Berrizko Mesedetakoek Berrizen bertan daukien Barnezabal Gogarte Etxean ospatuko dira gaur eta bihar Gotzain Kontseiluaren kurtso honetako azken saio biak. Kide guztiek -Eleizbarrutiko gotzaina, bikario nagusia, lurraldeetako bikarioak, Juanma Seco idazkari nagusia eta Marisa Arias (Laikotzarako Idazkaritzako zuzendaria), Manu Moreno (Karidade eta Zuzentasunerako ordezkaria …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1968 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
07.07.2025

2025-2026 kurtsorako postuen zerrenda

Joan dan astean azken saioa ospatu eban Gotzain Kontseiluak abade, diakono eta laikoen postu barriak edo barritzeak onartu ebazan. Irailaren 1etik aurrera sartuko dira indarrean.

07.07.2025

Gaur, BizkaiBIran, familiarteko etapa Plentziatik Portugaletera

Gaur, BizkaiBirako 13. etapa burutuko da. Otoitzaldiaren ostean, goizeko 9:00etan abiatuko dira Plentziatik eta 20 kilometro egin ondoren, Portugaletera helduko dira. Zailtasun gitxiko etapa dala-eta, "familiarteko etapa" izendatu dabe. Bost ordu inguruko ibilaldiaren ostean, 14:45ak inguruan egingo deutse harrera erromesei Portugaleten.

06.07.2025

Astekoak, eleizbarrutiko barrien laburpena

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
05.07.2025

Kaputxinoek agur esan deutse Otxarkoagari

Bihar -uztailak 6, domeka- On Joseba Segura gotzaina buru izango da Otxarkoagako fraile kaputxinoen agurreko Eukaristian, eguerdiko 12:00etan, Justo eta Pastor Santuak parrokian. Fraile kaputxinoak frantziskotar ordenaren orain dala 500 urteko erreforma dira eta aspalditik dagoz Bilbon, izan be XVIII. gizalditik Basutun euren komentu bat egon zan 1886tik 1976ra eta alkarte txikiak Zorrotzan, Errekaldebarrin eta Olabeagan. 

05.07.2025

Helmuga Bakion eta bisita txakolindegira

BizkaiBiraren bigarren asteburua. Erromesek, bidean aurrera egiteaz batera, hainbat alkartetako errealitate pastoral eta kulturalak ezagutzen dihardue.Gaurko proposamenak fedea eta kultura buztartuko ditu. Ibilbidean, hainbat leku interesgarritatik igaroko dira, besteak beste Gaztelugatxeko San Joan ermita jasoten dauan hatxa. Arratsaldez, herriko pastoral errealitatea ezagutu eta txakolindegia bisitatuko dabe.

04.07.2025

Berriotxoako San Balendinen erlikiak Elorriotik Vietnamera

On Joseba Segura Bilboko gotzainak gaur, Berriotxoako San Balendin eguneko Meza Nagusian iragarri dauanez, Elorrioko martiriaren erlikia batzuk Vietnamera egoango ditu, Hanoiko gotzainaren eskariari erantzunez. Abuztuaren 20tik 24ra izango da bidaia eta erlikiak emoteko ekitaldia abuztuaren 23an egingo da So Kien Santutegi Nazionalean ospatuko dan mezan. Beste alde batetik, Bilboko eleizbarrutiak monja domingotarren Elorrioko eleizan dagoan mihisearen kopia bi bialdu ditu asiar herrialdera. 

04.07.2025

Bihar Bilbon, batzar ekumenikoa, gotzaina bertan dala

Bihar -uztailak 5, zapatua- batzar ekumenikoa ospatuko da kristauen batasunaren alde otoitz egiteko, Eleiza Ebanjeliko Espainiarraren egoitzan, 18:00etan, eta gura daben guztiek parte hartu ahal izango dabe. Otoitzaldi honetan buru izango dira Juan Muela artzaina, Lidia Rodriguez Alkarte Kristau Ebanjelikoko Santutxuko artzaina, Carlos Lopez Gotzain Eleiza Erreformatuko gotzaina, Acel Dodszuweit artzain luteranoa eta On Joseba Segura Bilboko eleizbarrutiko gotzaina. 

04.07.2025

Hamargarren eguna BizkaiBiran: Gernikatik Bermeora

Ibiltariek Gernikatik Bermeora dagozan 18,49 kilometro egingo dabez.Etapa jentetsua izango dala uste dabe eta partaideek helmugan izango daben saria be ez da edozelangoa, izan be, alkarteak marmitakoa prestatuko deutse. "Historia daben sareak" izenburua dauan arratsaldeko jarduera be erakargarritzat jo daiteke.

03.07.2025

On Joseba Segura gotzaina Misinoen inguruko astean, Burgosen

"Itxaropenean misiolari" goiburuaren haritik ospatzen arida matitzenean, uztailak 1, hasi eta bihar arte -uztailak 4, barikua- Misinoei buruzko 77. astea. Burgoseko IparraldekoTeologia-fakultatean ospatzen dihardue biltzarra. Honeek dira antolatzaileak: Fakultatea bera, Misinoetarako eta Eleizen arteko Lankidetzarako Espainiako Gotzainen Batzarreko (EGB-CEE) Gotzain Batzordea, Aita Santuaren Misio Ekintzak (OMP) eta Misinoetarako Burgoseko Ordezkaritza. Gaur, On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Misinoetarako eta Eleizakazko Lankidetzarako Gotzainen Batzarreko Gotzain Batzordeko presidentea …

03.07.2025

Ziortzatik Gernikara egingo da BizkaiBirako 9. etapa

BizkaiBirako 9. etapa ospatuko da gaur, Ziortzan hasi et Gernika-Lumon amaituko dana. Atzo, ibiltariek Ziortzako zistertar monjeakaz egoteko aukera izan eben eta gaur bake eta adiskidetzearen gaiaren inguruan gogoeta egingo dabe etapari hasiera emon aurretik eta amaitu ondoren.

Emaitzak orrialdeka
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.