03-03-2026 Martes, I semana - pascua
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak
 

Barriak

Etiquetado como: Bake Topaketa

21.02.2025

Bihar, XI. Bake Topaketa, Gernikan

Bihar -otsailak 22, zapatua, Bake Topaketaren XI. ekitaldia ospatuko da Gernikan. Aurton, Bilboko Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena eta Urte Santua ospatzen dihardugu eta Bake eta Adiskidetzerako Eleizbarrutiko Batzordeak gertaera biok gogoratu nahi izan ditu eta dei egi dau "bizi izandako historiatik ikasteko, oroimena egiteko eta ospatzeko".

22.01.2025

Bakea josteko deia Bake Topaketarako kartelean

Bake Topaketaren XI. ekitaldia barritasunez beteta dago. Aurton, Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrenari eta mundu osoko Eleizak ospatzen diharduan Urte Santuari lotuta ospatuko da. Ekitaldiaren antolaketaz arduratzen dan Bake eta Adiskidetzerako Eleizbarrutiko Batzordeak gertaera biak gogoan hartu gura ditu eta "bizi izandako historiatik ikasi, oroimena egin eta …

19.02.2024

Bake Topaketako argazkiak

Zapatuz "Bake Topaketa" bake eta adiskidetzearen aldeko eguna ospatu zan Ziortzan. 250 lagun inguru batu zan. Gehiago jakiteko: hemen.. Argazkiak: hemen.

16.02.2024

1,9 kilometroko ibilaldia Bolibarretik Ziortzara bakearen alde

Bihar, Garizumako lehenengo zapatuz, 'Bake Topaketa' Bake eta Adiskidetzearen aldeko Bilboko Eleizbarrutiko topaketaren X. ekitaldia ospatuko da. 250 lagun inguruk emon dau izena 9:45etan Bolibarko parrokiako eleizpean. Handik oinez egingo da ibilbidea zistertar monjeen Ziortzako monasterioraino. On Joseba Segura Bilboko gotzainak parte hartuko dau bakearen aldeko ekitaldian …

02.03.2023

Bake Topaketaren bigarren asteburua

Bake Topaketa bake eta adiskidetzearen aldeko aurtengo jarduera beste formatu batean ospatu da, besteak beste, egun eta leku desbardinetan. Ekitaldi nagusia joan dan zapatuz, otsailak 25, izan zan Bilborocken, batez be gazteei zuzendutako kontzertuagaz. Gainera, hainbat jarduera egin zan Portugalete, Zalla eta Bilbon, beren-beregi prestatu eta web orrialde honetan eskuratu …

27.02.2023

Ehun gazte baino gehiagok gozatu eban "Gazte Bake Topaketako" musikaz Bilborocken

'Bake Topaketa' bake eta adiskidetzearen aldeko ekitaldia nabarmendu da asteburu honetan askotariko ekitaldien gainetik. Aurton, barritasun lez, beren-beregi gazteei zuzendutako deialdia izan da, hain zuzen be, zapatu goizez BIlborock  aretoan ospatu zan kontzertua. Eleizbarrutiko hainbat arduradun hurreratu zan aretora, besteak beste, On Joseba Segura gotzaina, Kerman Lopez

21.02.2023

Bilbon eta Bizkaiko hainbat herritan ospatuko da Bake Topaketa

Bake eta Adiskidetzearen aldeko jardueraren -Bake Topaketa-  aurtengo ekitaldia era bitara ospatuko da. Alde batetik, datorren zapatuz, otsailak 25, beren-beregi gazteei (18 eta 30 urte bitartekoak) zuzendutako jarduera ospatuko da. Gazte Bake Topaketa, Gazteen Eleizbarrutiko Egunean txertatuko da. Bestetik, lurraldeetako alkarte helduarentzat, bikaritzaz bikaritz antolatu …

15.02.2023

Otsailaren 25ean ospatuko da Bake Topaketa

Garizumako lehenengo zapatuan, ohikoa danez, "Bake Topaketa" Bake eta Adiskidetzearen aldeko Eleizbarrutiko bilkura ospatuko da. "Afinando la memoria / Musikagile, bakegile" goiburuaren haritik ospatuko da aurtengo ekitaldia otsailaren 25ean, Bilborocken, 11:00etatik 13:00era. Kerman Lopez bikario nagusiak topaketa aurkezteko bialdu dauan gutunean dinoanez, hauxe da …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1965 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
07.07.2025

2025-2026 kurtsorako postuen zerrenda

Joan dan astean azken saioa ospatu eban Gotzain Kontseiluak abade, diakono eta laikoen postu barriak edo barritzeak onartu ebazan. Irailaren 1etik aurrera sartuko dira indarrean.

07.07.2025

Gaur, BizkaiBIran, familiarteko etapa Plentziatik Portugaletera

Gaur, BizkaiBirako 13. etapa burutuko da. Otoitzaldiaren ostean, goizeko 9:00etan abiatuko dira Plentziatik eta 20 kilometro egin ondoren, Portugaletera helduko dira. Zailtasun gitxiko etapa dala-eta, "familiarteko etapa" izendatu dabe. Bost ordu inguruko ibilaldiaren ostean, 14:45ak inguruan egingo deutse harrera erromesei Portugaleten.

06.07.2025

Astekoak, eleizbarrutiko barrien laburpena

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
05.07.2025

Kaputxinoek agur esan deutse Otxarkoagari

Bihar -uztailak 6, domeka- On Joseba Segura gotzaina buru izango da Otxarkoagako fraile kaputxinoen agurreko Eukaristian, eguerdiko 12:00etan, Justo eta Pastor Santuak parrokian. Fraile kaputxinoak frantziskotar ordenaren orain dala 500 urteko erreforma dira eta aspalditik dagoz Bilbon, izan be XVIII. gizalditik Basutun euren komentu bat egon zan 1886tik 1976ra eta alkarte txikiak Zorrotzan, Errekaldebarrin eta Olabeagan. 

05.07.2025

Helmuga Bakion eta bisita txakolindegira

BizkaiBiraren bigarren asteburua. Erromesek, bidean aurrera egiteaz batera, hainbat alkartetako errealitate pastoral eta kulturalak ezagutzen dihardue.Gaurko proposamenak fedea eta kultura buztartuko ditu. Ibilbidean, hainbat leku interesgarritatik igaroko dira, besteak beste Gaztelugatxeko San Joan ermita jasoten dauan hatxa. Arratsaldez, herriko pastoral errealitatea ezagutu eta txakolindegia bisitatuko dabe.

04.07.2025

Berriotxoako San Balendinen erlikiak Elorriotik Vietnamera

On Joseba Segura Bilboko gotzainak gaur, Berriotxoako San Balendin eguneko Meza Nagusian iragarri dauanez, Elorrioko martiriaren erlikia batzuk Vietnamera egoango ditu, Hanoiko gotzainaren eskariari erantzunez. Abuztuaren 20tik 24ra izango da bidaia eta erlikiak emoteko ekitaldia abuztuaren 23an egingo da So Kien Santutegi Nazionalean ospatuko dan mezan. Beste alde batetik, Bilboko eleizbarrutiak monja domingotarren Elorrioko eleizan dagoan mihisearen kopia bi bialdu ditu asiar herrialdera. 

04.07.2025

Bihar Bilbon, batzar ekumenikoa, gotzaina bertan dala

Bihar -uztailak 5, zapatua- batzar ekumenikoa ospatuko da kristauen batasunaren alde otoitz egiteko, Eleiza Ebanjeliko Espainiarraren egoitzan, 18:00etan, eta gura daben guztiek parte hartu ahal izango dabe. Otoitzaldi honetan buru izango dira Juan Muela artzaina, Lidia Rodriguez Alkarte Kristau Ebanjelikoko Santutxuko artzaina, Carlos Lopez Gotzain Eleiza Erreformatuko gotzaina, Acel Dodszuweit artzain luteranoa eta On Joseba Segura Bilboko eleizbarrutiko gotzaina. 

04.07.2025

Hamargarren eguna BizkaiBiran: Gernikatik Bermeora

Ibiltariek Gernikatik Bermeora dagozan 18,49 kilometro egingo dabez.Etapa jentetsua izango dala uste dabe eta partaideek helmugan izango daben saria be ez da edozelangoa, izan be, alkarteak marmitakoa prestatuko deutse. "Historia daben sareak" izenburua dauan arratsaldeko jarduera be erakargarritzat jo daiteke.

03.07.2025

On Joseba Segura gotzaina Misinoen inguruko astean, Burgosen

"Itxaropenean misiolari" goiburuaren haritik ospatzen arida matitzenean, uztailak 1, hasi eta bihar arte -uztailak 4, barikua- Misinoei buruzko 77. astea. Burgoseko IparraldekoTeologia-fakultatean ospatzen dihardue biltzarra. Honeek dira antolatzaileak: Fakultatea bera, Misinoetarako eta Eleizen arteko Lankidetzarako Espainiako Gotzainen Batzarreko (EGB-CEE) Gotzain Batzordea, Aita Santuaren Misio Ekintzak (OMP) eta Misinoetarako Burgoseko Ordezkaritza. Gaur, On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Misinoetarako eta Eleizakazko Lankidetzarako Gotzainen Batzarreko Gotzain Batzordeko presidentea …

03.07.2025

Ziortzatik Gernikara egingo da BizkaiBirako 9. etapa

BizkaiBirako 9. etapa ospatuko da gaur, Ziortzan hasi et Gernika-Lumon amaituko dana. Atzo, ibiltariek Ziortzako zistertar monjeakaz egoteko aukera izan eben eta gaur bake eta adiskidetzearen gaiaren inguruan gogoeta egingo dabe etapari hasiera emon aurretik eta amaitu ondoren.

Emaitzak orrialdeka