03-03-2026 Martes, I semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Gernikan, “haurtzaro solidarioa’ ospatuko dabe
23.11.2024

Gernikan, “haurtzaro solidarioa’ ospatuko dabe

Bihar -domeka-, hogei urte bete dituan "haurtzaro solidarioa" Gernikan sustatzen dan egitasmo solidario honen ekitaldi barria ospatuko da. Katekesiko familiek sustatuta eta Iparralde-Hegoalde misino-taldeak koordinatuta egiten da. Aurreko asteetan, salgai jarteko gauzak biltzen ibili dira. Azoka, Gernikako merkatu-plazan egingo da 12:00etatik 14:00etara eta, aurretik, meza ospatuko da 12:00etan, Mesedetako monjen komentuan.  

Gernikako azokan batu daiten dirua Senegaleko Sidibougou herrian dagoan eskola korainikoko (Daara) ikasleen (talibe umeak) bizi-baldintzak hobetzera -ura, argia, aterpetxea- zuzenduko dabe Euleuk GKEaren bitartez. 

Euleuk GKEak senegaldarren bizi baldintzak hobetzeko jarduten dabe, batez be emakumeen ahalduntzean, heziketan eta osasunean esku-hartuz. Erakundearen egitekoa, egitasmoak martxan jartea da eta, ondoren, aurrerantzean garatzen jarraitzeko konpromisoa hartzen daben herritarren esku izten dabez.

Imagen de una edición anterior del rastrillo.
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.