Barriak
Etiquetado como: Monjak
"Santiago katedraleko torre neogotikoari" buruzko berbaldia
Karidadearen Mirabeen Bilboko etxe nagusian dagoan (Nasa, 1) ospatuo da bihar -barikua-, 17:00etan, Arkitektura-gelak antolatutako berbaldia. Francisco Javier Garcia de la Torre zuzendariak jardungo dau honen inguruan: "Santiago eleiza katedraleko torre neogotikoa". Gainera, 7. pisuko terrazatik -7. zerua- bista panoramikoaz gozatzeko aukera izango da. San Anton, Areatza, …
Monja domingotarren Elorrioko komentuaren 325. urteurrena
Datorren zapatuz, maiatzak 11, monja domingotarren Elorrioko komentuaren 325. urteurrenagaitik eskerrak emoteko Meza ospatuko da 11:00etan. 1699an amaitu ziran eraikinaren eraikuntza-lanak eta Ermua herribilduko Santa margarita komentuko monjei aterpea emotea izan zan bere helburua. Monjen lekualdatzea, "Elorrioko familia pisudunen eskutik egin zana", 1700ean burutu zan.
"Verbum Dei" alkarteak datozan hilabeteetarako jardunaldien egitaraua aurkeztu dau
'Verbum Dei' alkarteak kurtso amaierara arteko seihilekorako antolatu dituan jardueretan parte hartzeko dei egin dau. "Etxean Mariagaz" hitzaren eskolagaz (hilaren bigarren eguaztenez) eta "Hitzagaz otoitz egin" otoitz-taldeagaz (hilaren azken eguaztenez) jarraituko dabe.Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako lokaletan izaten dira. Gehiago jakiteko, ordutegiak eta …
400 urte, mesedetako monjak Gernikara etorri ziranetik
Florencio Rosello Iruña eta Tuterako artzapezpiku eta mesedetako fraileak parte hartuko dau asteburuan, mesedetako monjak Gernikara (orduan Ajangiz) heldu zirala -1625eko urtarrilaren 8an izan zan hori- 400 urte igaro dirala-eta.
Bibliari buruzko tailerra Berrizen, Estela Aldaveren eskutik
Azaroaren 9an, zapatuz, Bibliari buruzko tailerra egingo da Berrizko Barnezabal etxean, Estela Aldave Medrano Ahizta Hirugarrendar Kaputxinoak gidatuta. "Munduan Jainkoarengandik. Bazterreko bizitzarako proposamena Joanen ebanjelioan", gaiaren haritik garatuko dan taielrra 10:00etatik 18:00etara izango da (bazkaria barne: 30 €). Gehiago jakiteko eta izena emoteko: 681 215 …
Berrizko Mesedetakoen Institutuko laikotzaren konpromisoa
Berrizko Mesedetako Misiolarien Institutuko 15 laikok euren konpromisoa barritu eben domekaz, Alex Alonso lurralde bikarioa buru zala Berrizko komentuan ospatu zan Eukaristian.
Berrizko Mesedetako Misiolarien Kapitulu Nagusiaren amaiera
Ekainaren 24an, Lourdes Gorostola Koordinatzaile Nagusiaren karguan berretsi ondoren, joan dan astelehenez, uztailak 1, Berrizko Mesedetako Misiolariek Gobernu-talde Nagusia aukeratu dabe. Monja honeek izango dira talde horretan datozan sei urteetan: Yvette Kingubile, Ana Isabel Gonzalez, Ana Lourdes Valenzuela eta Krista Namio. Dolores Rodriguez izango da Administratzaile …
2025-2026 kurtsorako postuen zerrenda
Joan dan astean azken saioa ospatu eban Gotzain Kontseiluak abade, diakono eta laikoen postu barriak edo barritzeak onartu ebazan. Irailaren 1etik aurrera sartuko dira indarrean.
Gaur, BizkaiBIran, familiarteko etapa Plentziatik Portugaletera
Gaur, BizkaiBirako 13. etapa burutuko da. Otoitzaldiaren ostean, goizeko 9:00etan abiatuko dira Plentziatik eta 20 kilometro egin ondoren, Portugaletera helduko dira. Zailtasun gitxiko etapa dala-eta, "familiarteko etapa" izendatu dabe. Bost ordu inguruko ibilaldiaren ostean, 14:45ak inguruan egingo deutse harrera erromesei Portugaleten.
Astekoak, eleizbarrutiko barrien laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Kaputxinoek agur esan deutse Otxarkoagari
Bihar -uztailak 6, domeka- On Joseba Segura gotzaina buru izango da Otxarkoagako fraile kaputxinoen agurreko Eukaristian, eguerdiko 12:00etan, Justo eta Pastor Santuak parrokian. Fraile kaputxinoak frantziskotar ordenaren orain dala 500 urteko erreforma dira eta aspalditik dagoz Bilbon, izan be XVIII. gizalditik Basutun euren komentu bat egon zan 1886tik 1976ra eta alkarte txikiak Zorrotzan, Errekaldebarrin eta Olabeagan.
Helmuga Bakion eta bisita txakolindegira
BizkaiBiraren bigarren asteburua. Erromesek, bidean aurrera egiteaz batera, hainbat alkartetako errealitate pastoral eta kulturalak ezagutzen dihardue.Gaurko proposamenak fedea eta kultura buztartuko ditu. Ibilbidean, hainbat leku interesgarritatik igaroko dira, besteak beste Gaztelugatxeko San Joan ermita jasoten dauan hatxa. Arratsaldez, herriko pastoral errealitatea ezagutu eta txakolindegia bisitatuko dabe.
Berriotxoako San Balendinen erlikiak Elorriotik Vietnamera
On Joseba Segura Bilboko gotzainak gaur, Berriotxoako San Balendin eguneko Meza Nagusian iragarri dauanez, Elorrioko martiriaren erlikia batzuk Vietnamera egoango ditu, Hanoiko gotzainaren eskariari erantzunez. Abuztuaren 20tik 24ra izango da bidaia eta erlikiak emoteko ekitaldia abuztuaren 23an egingo da So Kien Santutegi Nazionalean ospatuko dan mezan. Beste alde batetik, Bilboko eleizbarrutiak monja domingotarren Elorrioko eleizan dagoan mihisearen kopia bi bialdu ditu asiar herrialdera.
Bihar Bilbon, batzar ekumenikoa, gotzaina bertan dala
Bihar -uztailak 5, zapatua- batzar ekumenikoa ospatuko da kristauen batasunaren alde otoitz egiteko, Eleiza Ebanjeliko Espainiarraren egoitzan, 18:00etan, eta gura daben guztiek parte hartu ahal izango dabe. Otoitzaldi honetan buru izango dira Juan Muela artzaina, Lidia Rodriguez Alkarte Kristau Ebanjelikoko Santutxuko artzaina, Carlos Lopez Gotzain Eleiza Erreformatuko gotzaina, Acel Dodszuweit artzain luteranoa eta On Joseba Segura Bilboko eleizbarrutiko gotzaina.
Hamargarren eguna BizkaiBiran: Gernikatik Bermeora
Ibiltariek Gernikatik Bermeora dagozan 18,49 kilometro egingo dabez.Etapa jentetsua izango dala uste dabe eta partaideek helmugan izango daben saria be ez da edozelangoa, izan be, alkarteak marmitakoa prestatuko deutse. "Historia daben sareak" izenburua dauan arratsaldeko jarduera be erakargarritzat jo daiteke.
On Joseba Segura gotzaina Misinoen inguruko astean, Burgosen
"Itxaropenean misiolari" goiburuaren haritik ospatzen arida matitzenean, uztailak 1, hasi eta bihar arte -uztailak 4, barikua- Misinoei buruzko 77. astea. Burgoseko IparraldekoTeologia-fakultatean ospatzen dihardue biltzarra. Honeek dira antolatzaileak: Fakultatea bera, Misinoetarako eta Eleizen arteko Lankidetzarako Espainiako Gotzainen Batzarreko (EGB-CEE) Gotzain Batzordea, Aita Santuaren Misio Ekintzak (OMP) eta Misinoetarako Burgoseko Ordezkaritza. Gaur, On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Misinoetarako eta Eleizakazko Lankidetzarako Gotzainen Batzarreko Gotzain Batzordeko presidentea …
Ziortzatik Gernikara egingo da BizkaiBirako 9. etapa
BizkaiBirako 9. etapa ospatuko da gaur, Ziortzan hasi et Gernika-Lumon amaituko dana. Atzo, ibiltariek Ziortzako zistertar monjeakaz egoteko aukera izan eben eta gaur bake eta adiskidetzearen gaiaren inguruan gogoeta egingo dabe etapari hasiera emon aurretik eta amaitu ondoren.



