Barriak
Etiquetado como: Meza latinoamerikarra
Ekuadortarren debozinoa "Virgen del Cisne" dalakoari
Bizkaian dan Hego Amerikako alkarte katolikoak gaur emon deutso hasiera 'Virgen del Cisne' dalakoaren bederatziurrenari; jaieguna, abuztuaren 17an izango da. Aurretiko Eukaristiak Miribillako Santa Maria Josefa parrokian ospatuko dira. Ekuadortarrek debozino handia deutse Ama Birjina honi eta Bizkaian bizi dan lagun askol otoitz egingo dau egunotan bere irudiaren aurrean. …
Egun bizi-biziak alkarte latinoamerikarrean
Abenduaren 7 eta 10 bitartean, batzar esanguratsuak ospatu dira hainbat parrokiatan: Santa Maria Josefa, San Felicisimo, Indautxuko Karmeneko Ama, Sortze Garbia eta Arantzazuko San Pedro Apostolua. Alkarte latinoamerikarraren erreferente dan David Urdaneta abadeak azaldu dauanez, "gure sustrai kultural eta espiritualen agerpen kartsuak izan dira. Guztiz pozgarriak pastoral …
Oscar Vera pasiotarra izan zan buru Meza latinoamerikarrean
Hilaren azken domekaz ohikoa danez, Meza latinoamerikarra ospatu zan. Hilean behin, Bilboko Eleizbarrutiko alkarte latinoamerikarreko kideak batzen dituan eleizkizunean, Bilboko gotzainak ordenatu barri dauan Oscar Vera ekuadortar abade pasiotarra izan zan buru.
2025-2026 kurtsorako postuen zerrenda
Joan dan astean azken saioa ospatu eban Gotzain Kontseiluak abade, diakono eta laikoen postu barriak edo barritzeak onartu ebazan. Irailaren 1etik aurrera sartuko dira indarrean.
Gaur, BizkaiBIran, familiarteko etapa Plentziatik Portugaletera
Gaur, BizkaiBirako 13. etapa burutuko da. Otoitzaldiaren ostean, goizeko 9:00etan abiatuko dira Plentziatik eta 20 kilometro egin ondoren, Portugaletera helduko dira. Zailtasun gitxiko etapa dala-eta, "familiarteko etapa" izendatu dabe. Bost ordu inguruko ibilaldiaren ostean, 14:45ak inguruan egingo deutse harrera erromesei Portugaleten.
Astekoak, eleizbarrutiko barrien laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Kaputxinoek agur esan deutse Otxarkoagari
Bihar -uztailak 6, domeka- On Joseba Segura gotzaina buru izango da Otxarkoagako fraile kaputxinoen agurreko Eukaristian, eguerdiko 12:00etan, Justo eta Pastor Santuak parrokian. Fraile kaputxinoak frantziskotar ordenaren orain dala 500 urteko erreforma dira eta aspalditik dagoz Bilbon, izan be XVIII. gizalditik Basutun euren komentu bat egon zan 1886tik 1976ra eta alkarte txikiak Zorrotzan, Errekaldebarrin eta Olabeagan.
Helmuga Bakion eta bisita txakolindegira
BizkaiBiraren bigarren asteburua. Erromesek, bidean aurrera egiteaz batera, hainbat alkartetako errealitate pastoral eta kulturalak ezagutzen dihardue.Gaurko proposamenak fedea eta kultura buztartuko ditu. Ibilbidean, hainbat leku interesgarritatik igaroko dira, besteak beste Gaztelugatxeko San Joan ermita jasoten dauan hatxa. Arratsaldez, herriko pastoral errealitatea ezagutu eta txakolindegia bisitatuko dabe.
Berriotxoako San Balendinen erlikiak Elorriotik Vietnamera
On Joseba Segura Bilboko gotzainak gaur, Berriotxoako San Balendin eguneko Meza Nagusian iragarri dauanez, Elorrioko martiriaren erlikia batzuk Vietnamera egoango ditu, Hanoiko gotzainaren eskariari erantzunez. Abuztuaren 20tik 24ra izango da bidaia eta erlikiak emoteko ekitaldia abuztuaren 23an egingo da So Kien Santutegi Nazionalean ospatuko dan mezan. Beste alde batetik, Bilboko eleizbarrutiak monja domingotarren Elorrioko eleizan dagoan mihisearen kopia bi bialdu ditu asiar herrialdera.
Bihar Bilbon, batzar ekumenikoa, gotzaina bertan dala
Bihar -uztailak 5, zapatua- batzar ekumenikoa ospatuko da kristauen batasunaren alde otoitz egiteko, Eleiza Ebanjeliko Espainiarraren egoitzan, 18:00etan, eta gura daben guztiek parte hartu ahal izango dabe. Otoitzaldi honetan buru izango dira Juan Muela artzaina, Lidia Rodriguez Alkarte Kristau Ebanjelikoko Santutxuko artzaina, Carlos Lopez Gotzain Eleiza Erreformatuko gotzaina, Acel Dodszuweit artzain luteranoa eta On Joseba Segura Bilboko eleizbarrutiko gotzaina.
Hamargarren eguna BizkaiBiran: Gernikatik Bermeora
Ibiltariek Gernikatik Bermeora dagozan 18,49 kilometro egingo dabez.Etapa jentetsua izango dala uste dabe eta partaideek helmugan izango daben saria be ez da edozelangoa, izan be, alkarteak marmitakoa prestatuko deutse. "Historia daben sareak" izenburua dauan arratsaldeko jarduera be erakargarritzat jo daiteke.
On Joseba Segura gotzaina Misinoen inguruko astean, Burgosen
"Itxaropenean misiolari" goiburuaren haritik ospatzen arida matitzenean, uztailak 1, hasi eta bihar arte -uztailak 4, barikua- Misinoei buruzko 77. astea. Burgoseko IparraldekoTeologia-fakultatean ospatzen dihardue biltzarra. Honeek dira antolatzaileak: Fakultatea bera, Misinoetarako eta Eleizen arteko Lankidetzarako Espainiako Gotzainen Batzarreko (EGB-CEE) Gotzain Batzordea, Aita Santuaren Misio Ekintzak (OMP) eta Misinoetarako Burgoseko Ordezkaritza. Gaur, On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Misinoetarako eta Eleizakazko Lankidetzarako Gotzainen Batzarreko Gotzain Batzordeko presidentea …
Ziortzatik Gernikara egingo da BizkaiBirako 9. etapa
BizkaiBirako 9. etapa ospatuko da gaur, Ziortzan hasi et Gernika-Lumon amaituko dana. Atzo, ibiltariek Ziortzako zistertar monjeakaz egoteko aukera izan eben eta gaur bake eta adiskidetzearen gaiaren inguruan gogoeta egingo dabe etapari hasiera emon aurretik eta amaitu ondoren.



