Barriak
Etiquetado como: BAM
Biktimak hezitzaile BAM Unibertsitate Eskolan: Oroimena, heziketa eta justizia
Oroimenaren Egunaren eta laster ospatuko dan Giza Eskubideen Egunaren harira, xede politikoko indarkeriak Euskadin eragin izan dauan zenbait biktimak bere lekukotasuna eskaini eban atzo, Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolan (BAM).
Graduazino-ekitaldia BAMen eta Diakonotzaren Eleizbarrutiko Eguna
Eleizbarrutiko diakonek euren urteroko jardunaldia ospatu eben atzo. Joan dan barikuan izan eben atariko batzarra; Eukaristia ospatu eben On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru zala Begoñako Gogarte Etxean eta, ostean alkarregaz bazkaldu eben. Gainera, barikuz, Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolako (BAM) XII. promozinoko ikasleen graduazino-ekitaldia …
BAM Irakasleen Unibertsitate Eskolaren urteurrena
'Begoñako Andra Mari' Irakasleen Unibertsitate Eskolak ekitaldia ospatuko dau gaura arratsaldez bere 75. urteurrena dala-eta. Gaur egun unibertsitate eskola osatzen dabenak eta aurretik partaide izan diranak batuko dira gaur arratsaldeko seietatik aurrera SILO Bilbao (Olabeaga 21) eremuan ospatuko dan jaian. Urteotan, 10.000 andereño eta maisu baino gehiago prestatu izan da …
BAMek heziketari buruko hainbat ekarpen jasoten dauan liburua argitaratu dau
Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolak (BAM) “Etorkizuneko hezkuntza ehuntzen” liburua aurkeztu eban atzo, euskak heziketa-sistemaren inguruan hogei lagun inguruk egin dituan gogoetak batuz. Euren esperientzia eta ikuspuntutik, euskal heziketa-sistemaren etorkizunaren inguruan jarduten daben heziketa, hizkuntza eta kultur arloko 24 lagunek idatzitako 24 …
Erakunde ugari boluntario jardunari lotutako azokan, Begoñako Andra Mari irakasle eskolan (BAM)
Beste urte batez, Begoñako Andra Mari Irakasle Eskolako (BAM) pastoral eta unibertsitate-hedapenerako sailetik boluntario lanari lotutako azoka antolatu dabe, Bizkaia Gara dalakoagaz batera, arduradunen esanetan, "partaidetza eta alkartasuna sustatzeko eta heziketa alkarteari boluntarioen lanaz baliaten diran erakundeek garatzen daben lana ezagutzera emoteko. Gainera, …
Kirola Basauriko kartzelan, BAM Irakasle Eskolako ikasleakaz
Saio baten heziketa jaso ondoren, BAM Irakasle Eskolako Lehen Hezkuntzako Graduko (gorputz-hezkuntza aipamena) hirugarren mailako 9 ikaslek (6 neska eta 3 mutil), Basauriko kartzelako patioa sustatu eben joan dan asteko hainbat arratsaldez. Berrogeta hamar preso inguruk hainbat kirol -voley, boloak...- praktikatu eben. Esperientzia burutu eta ebaluatuta, ikasleek Bidesarigaz…
Irakasle Eskolako ikasleen alkarrizketa gotzainagaz
'Begoñako Andra Mari' Irakasleen Unibertsitate Eskolako ehun ikasle inguruk alkarrizketan jardun dau Eleizbarrutiko gotzainagaz. Erlejinoko irakasle izateko gaitsuna emoten dauan GAEA heziketako hirugarren kurtsoko ikasleek gaurkotasun-barrien inguruko hainbat galdera egin deutse gotzainari. Batzar trankil eta bat-batekoa izan da, Belen Rodero Eleizbarrutiko ikasegiko …
2025-2026 kurtsorako postuen zerrenda
Joan dan astean azken saioa ospatu eban Gotzain Kontseiluak abade, diakono eta laikoen postu barriak edo barritzeak onartu ebazan. Irailaren 1etik aurrera sartuko dira indarrean.
Gaur, BizkaiBIran, familiarteko etapa Plentziatik Portugaletera
Gaur, BizkaiBirako 13. etapa burutuko da. Otoitzaldiaren ostean, goizeko 9:00etan abiatuko dira Plentziatik eta 20 kilometro egin ondoren, Portugaletera helduko dira. Zailtasun gitxiko etapa dala-eta, "familiarteko etapa" izendatu dabe. Bost ordu inguruko ibilaldiaren ostean, 14:45ak inguruan egingo deutse harrera erromesei Portugaleten.
Astekoak, eleizbarrutiko barrien laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Kaputxinoek agur esan deutse Otxarkoagari
Bihar -uztailak 6, domeka- On Joseba Segura gotzaina buru izango da Otxarkoagako fraile kaputxinoen agurreko Eukaristian, eguerdiko 12:00etan, Justo eta Pastor Santuak parrokian. Fraile kaputxinoak frantziskotar ordenaren orain dala 500 urteko erreforma dira eta aspalditik dagoz Bilbon, izan be XVIII. gizalditik Basutun euren komentu bat egon zan 1886tik 1976ra eta alkarte txikiak Zorrotzan, Errekaldebarrin eta Olabeagan.
Helmuga Bakion eta bisita txakolindegira
BizkaiBiraren bigarren asteburua. Erromesek, bidean aurrera egiteaz batera, hainbat alkartetako errealitate pastoral eta kulturalak ezagutzen dihardue.Gaurko proposamenak fedea eta kultura buztartuko ditu. Ibilbidean, hainbat leku interesgarritatik igaroko dira, besteak beste Gaztelugatxeko San Joan ermita jasoten dauan hatxa. Arratsaldez, herriko pastoral errealitatea ezagutu eta txakolindegia bisitatuko dabe.
Berriotxoako San Balendinen erlikiak Elorriotik Vietnamera
On Joseba Segura Bilboko gotzainak gaur, Berriotxoako San Balendin eguneko Meza Nagusian iragarri dauanez, Elorrioko martiriaren erlikia batzuk Vietnamera egoango ditu, Hanoiko gotzainaren eskariari erantzunez. Abuztuaren 20tik 24ra izango da bidaia eta erlikiak emoteko ekitaldia abuztuaren 23an egingo da So Kien Santutegi Nazionalean ospatuko dan mezan. Beste alde batetik, Bilboko eleizbarrutiak monja domingotarren Elorrioko eleizan dagoan mihisearen kopia bi bialdu ditu asiar herrialdera.
Bihar Bilbon, batzar ekumenikoa, gotzaina bertan dala
Bihar -uztailak 5, zapatua- batzar ekumenikoa ospatuko da kristauen batasunaren alde otoitz egiteko, Eleiza Ebanjeliko Espainiarraren egoitzan, 18:00etan, eta gura daben guztiek parte hartu ahal izango dabe. Otoitzaldi honetan buru izango dira Juan Muela artzaina, Lidia Rodriguez Alkarte Kristau Ebanjelikoko Santutxuko artzaina, Carlos Lopez Gotzain Eleiza Erreformatuko gotzaina, Acel Dodszuweit artzain luteranoa eta On Joseba Segura Bilboko eleizbarrutiko gotzaina.
Hamargarren eguna BizkaiBiran: Gernikatik Bermeora
Ibiltariek Gernikatik Bermeora dagozan 18,49 kilometro egingo dabez.Etapa jentetsua izango dala uste dabe eta partaideek helmugan izango daben saria be ez da edozelangoa, izan be, alkarteak marmitakoa prestatuko deutse. "Historia daben sareak" izenburua dauan arratsaldeko jarduera be erakargarritzat jo daiteke.
On Joseba Segura gotzaina Misinoen inguruko astean, Burgosen
"Itxaropenean misiolari" goiburuaren haritik ospatzen arida matitzenean, uztailak 1, hasi eta bihar arte -uztailak 4, barikua- Misinoei buruzko 77. astea. Burgoseko IparraldekoTeologia-fakultatean ospatzen dihardue biltzarra. Honeek dira antolatzaileak: Fakultatea bera, Misinoetarako eta Eleizen arteko Lankidetzarako Espainiako Gotzainen Batzarreko (EGB-CEE) Gotzain Batzordea, Aita Santuaren Misio Ekintzak (OMP) eta Misinoetarako Burgoseko Ordezkaritza. Gaur, On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Misinoetarako eta Eleizakazko Lankidetzarako Gotzainen Batzarreko Gotzain Batzordeko presidentea …
Ziortzatik Gernikara egingo da BizkaiBirako 9. etapa
BizkaiBirako 9. etapa ospatuko da gaur, Ziortzan hasi et Gernika-Lumon amaituko dana. Atzo, ibiltariek Ziortzako zistertar monjeakaz egoteko aukera izan eben eta gaur bake eta adiskidetzearen gaiaren inguruan gogoeta egingo dabe etapari hasiera emon aurretik eta amaitu ondoren.



